Berriak Lehendakaritza
Eu

Irekiak berriak izango ditu bere bigarren urtean

2011.eko urtarrilak 25

Euskadiko Gobernu Irekiaren webguneak lehen urteurrena ospatzen du gaur

“Gardentasunean sakontzea eta herritarraren eta kudeatzailearen parte hartze erlazioa arinagoa egiteko prozesuari hasiera ematea” izango da Irekiaren helburua urte honetarako. Gainera, herritarrari Eusko Jaurlaritzaren politikak azaltzeko aplikazio berriak garatzen jarraituko dute.

Irekiak, Euskadiko Gobernu Irekiaren webguneak, lehen urteurrena ospatzen du gaur. Arrazoi horregatik, Lehendakaritzako idazkari nagusia, Manu Salinero, eta Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako zuzendaria, Nagore de los Ríos, komunikabideen aurrean agertu dira webgunearen balantzea egiteko eta Euskadiko Open Government-aren garapenean aurrera egiteko markatutako helburuak aurkezteko.

Nagore de los Ríosen hitzetan, gardentasunaren urtea izan da hau; hala eta guztiz ere, hurrengo hilabetetan Irekiak gai horretan sakonduko duela onartu du eta “herritarraren eta kudeatzailearen parte hartze erlazioa arinago egiteko prozesuari hasiera” emango zaiola adierazi du.

Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako zuzendariak aurreratu duenaren arabera, bigarren bertsio baten garapen prozesuan dago Irekia. Bertsio berri horren definizioa urtearen lehen hiruhilabetekoan amaituko dute eta herritarrek egindako proposamenak izango dira ardatzetako bat. “Pausu berri horrekin informazio kopuru handiagoa eskaintzea dugu helburu, betiere era ordenatuan, egunero herritarrek ikuspegi errealistagoa izan dezaten Gobernua denaz eta egiten duenaz “, adierazi du.

Nagore de los Ríosek Irekiaren oinarri diren hiru zutabeak gogorarazi ditu: gardentasuna, parte hartzea eta lankidetza. Irekiaren ibileraren lehen urtean lehen fasea finkatu dute, hau da, gardentasuna, eta “heldutasun azkar batera eraman” dute, Open Government-aren bigarren zatiari, parte hartzeari, berme guztiekin hasiera eman ahal izateko. “Lehen urte hau administrazioa prestatzen jardun dugu, herritarren parte hartzea jasotzen eta bideratzen  hasteko gai izan dadin. Gaur hasten dugun bigarren urte honetan barne iraultzarekin jarraituko dugu, euskal administrazioko kideak lagunduz eta heziz” adierazi du.

 

 

 

Iruzkin bat
  • @cromeropalacios
    2011.eko urtarrilak 26

    Comentario de Twitter:
    Irekia contará con novedades en su segundo año de andadura http://bit.ly/hnRfsg. Felicidades a todo el equipo! @nagodelos

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)