Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko kartografia eta informazio geografikoa antolatzeko Dekretua egin aurreko kontsulta Publikoa. Ondorioak.

2018.eko maiatzak 25

Dekretu-proiektuaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren kartografiaren eta informazio geografikoaren jarduera arautzea izango da. Helburu nagusia da jarduera horien eta haiek ekoizten dituzten organo eta entitateen artean behar bezalako koordinazio egotea, kalitatezko informazio geografiko harmonizatua izatea eta unean uneko beharrei eta premiei erantzuten dieten geozerbitzuak eskaintzea.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau