Eu

URA prest Forondako aireportua Zalla ibaiaren uholdeei aurre egiteko, baldin eta kanpo finantzaketa lortzen bada

2018.eko maiatzak 25

Ebroko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskua Kudeatzeko Planak aurreikusten du, azpiegiturazko neurrien artean, Forondako aireportua defendatzeko lanok: ur askoko sasoietan, Zalla ibaiaren ur goraldiak (ez Zadorrarenak) larrialdi- egoeratan bere jarduna eten bailezake. Ur-goraldien gertakarietan, azpiegitura estrategikoa da, garraiobideak erabilgarri izatea giltzarri baita.

Horretarako. SPRILURrek aireportua defendatzeko proposatutako proiektuak, URAk eta Arabako Foru Aldundiak onartua, aurreikusi egiten du: lehenengo, A-3302 errepideko zubia ordezkatzea 30 metro argiko berri batengatik— Arabako Foru Aldundiak egin beharrekoa—; eta, ondoren, 3,5km luzera eta 1,8 metro altuerako lubeta eraikitzea ibilguaren pare bere ezker ertzan, ibilgutik 80 metrora. Hori guztia 500 urteko errepikatze denborako uholdeei eusteko helburuarekin. Proiektua eskuin ertzeko baldintza hidraulikoak mantentzeko diseinatu da herri zein landa gunetan kalterik sortu gabe, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren aldeko txostena dauka.

Hala ere “URAren lehentasunak uholdeei aurre hartzeko lanei dagokionez honako hauek dira: ekintzak uholde errepikakorren eraginen erasanak pertsona gehien jasaten dituzten guneetan egitea — 100.000 pertsona baino gehiago EAEn—. Aireportua defendatzea garrantzitsua da azpiegitura kritikoa delako larrialdi batean, baina ez da lehentasuna Agentziak herritarrek zuzenki pairatzen dituzten uholde arrisku naturalak murrizteko inbertsiotan” baieztatu du URAko zuzendari nagusi Martínez de Cabredok.

Aintzat hartuta Ebroko Uholde Arriskua Kudeatzeko Planean aireportua defendatzea aurreikusita dagoela “URAk aireportua defendatzeko kanpoko finantzaketa lortzen badu, Agentziaren barneko finantzaketa-lehentasunak kontuan hartuko balira baino azkarrago egin ahal izango du, horietan arrisku guneetan dauden pertsonek baitute lehentasuna” zehaztu nahi izan du URAko zuzendariak.

Aireportua defendatzeko proposatutako proiektuak gaur egun uholde arriskua duten lur batzuk babesten dira, eta bertan SPRIk industria gune berria sortzeko interesa aurkeztu zuen logistikari lotuta (VIAP); hori dela eta, URArekin hitzarmena sinatzea sustatu zuen Sozietate Publiko honek aireportua babesteko proiektuaren finantziazioa bere gain hartzeko.

Horren harira Martinez de Cabredok baieztatu nahi izan “URA prest da aireportua Zallaren ur-goraldietatik (horrelako larrialdi egoeratan gaitasunik gabe gera litekeena) babesteko bestelako aukera sendoak, zein finantzaketa bide berriak aztertzera”. Betiere kontraesanean sartzen ez bada Euskadiko ibaien goraldien arriskua pairatzen duten 100.000 pertsona babesteko lehentasunarekin.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko maiatzak 25

    La Confederación Hidrográfica del Ebro NO ha informado favorablemente del proyecto. De hecho ha dicho que el proyecto se debe cambiar por completo. Ha dicho que el dique se debe acercar lo máximo posible al aeropuerto (lo cual deja sin superficie suficiente al polígono industrial VIAP) y ha dicho que esa zona (donde se quiere hacer el VIAP) es inundable y que ahí no se puede construir nada. Cuando Martínez de Cabredo indica que “URA está abierta a estudiar las alternativas solventes para poder resguardar el aeropuerto de las crecidas del Zalla" se olvida que la propia URA dio en su día el visto bueno a un proyecto patrocinado y financiado por AENA que protegía al aeropuerto de inundaciones mediante una carretera (VIAL ESTRUCTURANTE) pegada a los límites del aeropuerto. Ahí tiene la solución. No busque mas. No se hagan los ciegos y olvídense ya del dique ¿O lo hacen por alguna otra razón?

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak