Eu

Shopping Ekimena "arimadun dendak"

2018.eko maiatzak 25

Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendari Juan Andradesek, Donostiako Udaleko alkateorde Ernesto Gascok eta BilbaoDendakeko lehendakari Aitor Elizegik, Hiria 3.1 Euskadiko Merkataritza Plataformen Federazioa ordezkatuz, Hemengo Shopping “Arimadun dendak” ekimena aurkeztu dute gaur Gipuzkoako hiriburuan. “local is better” lemapean, https://www.hemengoshopping.com webgunea aurkeztu da, hautatutako 300 saltoki inguru biltzen dituena eta ibilbideak diseinatzeko aukera ematen duena. Gainera, hiru gida eman dira ezagutzera, Euskadiko hiriburu bakoitzeko.

Ekimena Euskadiko hiru hiriburuetako denden plataformen (San Sebastian Shops, Gasteiz On eta Bilbaodendak) iniziatiba bat izan da, Eusko Jaurlaritzaren lankidetza eta diru-laguntza jasotzen dituena. Bere helburua da Euskadiko hiru hiriburuetako denda bereziak eta berdingabeak bildu, indartu eta haiei nabaritasuna ematea. Hemengo Shopping ekimenarekin lortu nahi da, edizio zaindua duen liburu formatuan argitaratutako giden bitartez, euren jarduna garatzen duten hiriaren irudiari lotutako dendak bisitariei ezagutzera ematea. Denda berdingabeak, bereziak eta imitaezinak, jarduera-sektore desberdinetakoak, baina izendatzaile komun batekin, ”arimadun dendak” alegia.

Merkataritzako zuzendari Juan Andradesek azaldu duenez, Hemengo Shopping ekimenaren helburua da “beren jardunarekin gure hirien nortasuna bizirik iraunarazten laguntzen duten denden garrantzia nabarmentzea, beren bereizgarritasuna eta dagokien idiosinkrasia erakustea”. Merkataritzako zuzendariak azaldu du ekimena irekita dagoela ezaugarri horiek betetzen dituzten denda berrietara, bertara elkartu nahi duten horietara. “Euskadin hurbileko saltokiak ditugu, tokikoek eta bisitariek asko balioesten dituztenak, eta gure idiosinkrasia bereziari ekarpen bat egiteaz gainera hirietako espazioak egituratzen eta kohesio soziala ematen laguntzen dutenak”.

HEMENGO SHOPPING proiektua 2015ean sortu zen Eusko Jaurlaritzaren eskutik, eta bere helburuak dira dendei nabaritasuna ematea eta haiek sustatzea, eta baita sektorearen lehiakortasunari buruzko kontzientziazioa eta hobekuntza ere. Hiru urtez aritu ondoren lanean eta sektorea aztertzen euskal hiriburuetako denda bereziak identifikatzeko, lehenengo fasean, 334 Hemengo Shopping denda hautatu dira. Eratutako lantaldeen bitartez, auto-azterketa bat egiten dute dendek, ondoren euren balorazioak kanpoko aholkulariekin alderatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ernesto Gasco, Donostiako Udaleko lehen alkateordea