Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Makina Erremintaren Biurtekoa BIEMH - 2018 inauguratu du

2018.eko maiatzak 28
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakaria Bilbao Exhibition Centerren izan da gaur goizez Makina Erremintaren Biurtekoa (bi urtean behin egiten da) inauguratzeko. Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu du Biurtekoa ekonomiaren hazkunde orokorraren unean iritsi dela, bereziki industriari eta makina-erremintaren sektoreari dagokienez. Era berean, azpimarratu du industriaren pisua ekonomian % 24,2ra iritsi berri dela eta asmoa duela 2020. urtean haren ekarpena % 25etik gorakoa izateko helburuari eusteko. “Sektore hau protagonista da berrikuntzan eta nazioartekotzean, eta giza baliabideen trebakuntza profesional, teknologiko eta digitalean. Gure ahalmen esportatzailearen eta merkatu globaleko presentziaren erreferentea da”, ñabartu du.

Inaugurazio ekitaldira bertaratu dira Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua; Mª Jesús San José Lana eta Justiziako sialburua; Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusia; César Garbalena Makina Erremintaren Fabrikatzaileen elkarteko presidentea; eta Eduars Farran Makina Erremintaren Inportatzaileen presidentea. Guztiekin batera egon dira Juan Mª Aburto Bilboko alkatea, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta BECeko Kontseiluko zenbait kide.

Lehendakariak azaldu du Euskadi arlo horretan berrikuntzan munduko erreferente izateko, eta badakitela bidea teknologiaren, digitalizazioaren eta “4.0 industriaren” aldeko apustua dela. Gainera, nabarmendu du 4.0 industrian makinek hartzen duten protagonismoa gorabehera, lidergoa ondo prestatutako eta kualifikatutako pertsonei esker lortzen dela bakarrik.

“Egonkortasuna, estrategia eta lankidetza oinarrizkoak dira ekonomia hazteko eta kalitatezko enplegua sortzeko joerari eusteko. Hori da lortu nahi dugun eta elkarrekin lan egitera bultzatzen gaituen guztion ondasuna”, esan du Urkullu lehendakariak amaitzeko.

2018 edizioa

Gaur eman zaio hariera BIEMH-ren 30. edizioari, maiatzak 28, eta ekainak 1ean amaituko da. Guztira 21 herrialdetako 1.751 erakusketari izango dira lehiaketan, Bilbao Exhibition Centre-ko sei pabiloiak hartuko dituztelarik. BIEMH fabrikazio aurreratuaren arloan egiten diren azoketan lider da Espainia mailan, eta, era berean, Europako industria-deialdi garrantzitsuenetariko bat dela esan daiteke. .

Informazio gehiago: http://biemh.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko maiatzak 31

    El participio de asistir

Ekitaldiko kargudunak