Eu

Artolazabal´ek "Vital Fundazioak Arabaren eta Gasteizen gizarte-kohesioari egiten dion ekarpena” nabarmendu du

2018.eko maiatzak 26
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Vital Egunean parte hartu du, Europa Biltzar Jauregian

VG 26 05 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Vital Fundazioak “Arabaren eta Vitoria- Gasteizen gizarte-kohesioari egiten dion ekarpena” nabarmendu du, “gizarte, kultura eta kirol arloan Fundazioak eta dagokion aurrezpen-erakundeak, Arabako lurraldean hain errotuta dagoenak, egiten duten lanari esker”.

Ion Urresti Vital Fundazioko presidentearekin, Gorka Urtaran alkatearekin eta Ramiro González diputatu nagusiarekin batera, Artolazabalek Vital Egunean hitz egin du, euskal hiriburuko Europa jauregian eginiko oroitzapenezko jardunaldian.

“Prestakuntza eta enplegua dela eta, beka, lanbide-heziketa, hezkuntza-programa, ekimen ekintzaile, enplegurako eta laneratzeko ekimenei esker, lan konprometitua eta eraginkorra egiten ari zarete. Halaber, gazteriaren, kulturaren eta kirolaren eremuan, kontuan hartuta gizarte-eremu horietan Eusko Jaurlaritza etengabe ari dela ekimenak garatzen, ekarpen handia egiten duzue”, esan du Artolazabalek.

Artolazabal sailburuaren hitzen arabera, Vital Fundazioa “finantza-jardueraren ondoriozko itzulera ekonomiko onenetako bat lortzen ari da, gizarte-kohesiora bideratuz. Gaur, gizarte, kultura eta kirol arloan Fundazioak eta jatorri duen aurrezpen-erakundeak, Arabako lurraldean hain errotuta dagoenak, egiten duten lan handia aintzatetsiko dugu”.

“Gaur goizeko jardueretan, edozein proiektutarako jarrera positiboa eta talde-laneko jarrera izatea zer garrantzitsua den erakutsi zaigu. Bakoitzak bere lan- eta gizarte-bizitzan lortu eta sustatu behar duen marka pertsonala edo balioa da.  Hori dela eta, jarrera irekia eta proaktiboa eskaini behar da gizarte-partaidetza horretan”, esan du Artolazabalek.

Beatriz Artolazabalek zehaztu du “interes hori partekatua dela Fundazioaren gizarte-lanean. 160 urtean, aurrezpen-kutxek beren gizarte-lanaren bidez, lurraldearen garapenean lagundu dute, eta gure inguruneko lehenengo postuetan jarri gaituzte. Gizarte kohesionatuan, solidarioan eta jasangarrian aurrera egitea da helburua, desberdintasun dramatikorik ez duen gizartean”.

“Vital Fundazioak, 2014az geroztik, jarduteko ardatz nagusi gisa gizartearen, enpleguaren eta prestakuntzaren arloak markatu ditu, etengabeko berrikuntzarekin eta hobekuntzarekin. Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren jardueran, beti aipatzen dugu gure herrialdeak gizarte osoaren, bertako erakundeen, pertsonen eta enpresen lankidetzari esker bizi duen garapena. Hori ere bada Fundazioaren gizarte-lana. Fundazioa eta orain arte eginiko gizarte-lan guztia izan ezean, zaila izango litzateke kultura, prestakuntza, kirol, osasun, bizitzaren hobekuntza, etxeen egokitzapen edo teknologia berrietara eta aisiara jotzeko arloetan 55 urtetik gorakoentzako aukera eta zerbitzuen eskaintza osoa izatea”, esan du Artolazabalek.

Sailburuak zorionak eman dizkio Ion Urresti presidenteari, eta Fundazioa eratzen dutenak bide horretan jarraitzera animatu ditu, “izan ere, bide horretan, Vitoria-Gasteiz eta Araba osoa puntako postuak lortzen ari da Europan, gizarte-politiken inguruan duen konpromisoagatik".

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @basquemployment
    2018.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: ✳️ Artolazabal sailburuak Vital Egunean parte hartu du, Europa Biltzar Jauregian 🔗 https://t.co/3Bg6Y9l0Yp 🔗 https://t

  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    ✳️ Artolazabal sailburuak Vital Egunean parte hartu du, Europa Biltzar Jauregian 🔗 https://t.co/3Bg6Y9l0Yp 🔗 https://t.co/02czkMkGzH

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ion Urrezti, Gorka Urtaran, Ramiro González,