Eu

Maite Iruretagoiena Q-epea administrazio publikoetako kudeaketa aurreratuko zazpigarren biltzarrean izan da

2018.eko maiatzak 24

 

Maite Iruretagoiena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko, IVAPeko, zuzendaria, gaur, Q-epea administrazio publikoetako kudeaketa aurreratuko Biltzarraren lehen jardunaldian izan da, Gizartea eta pertsonak, administrazioa berriz hausnartzeko gakoak” izeneko topaketan. Bertan, bi egunez, gizartea eta pertsonak binomioa aztertuko da, etorkizuneko administrazioaren erronkak bideratzeko eta diseinuan parte hartzeko.

Topaketan, erkidegoaren parte-hartzeari eta pertsonen lidergoari buruz hausnartuko da, erakunde eta pertsonen artean esperientziak trukatzeko bide emateko eta, horrela, kudeaketa-tresna berrien inguruan lan egin ahal izateko. 

HITZALDIAK ETA TAILERRAK

Biltzarra bi egunekoa da, eta programa zabala du; bertan, 7 hitzaldi eta zenbait prestakuntza-tailer egitea aurreikusten da. Dozena bat pertsonak, aldaketaren kudeaketako, zuzendaritza-garapeneko, berrikuntza-prozesuetako eta giza baliabideen antolaketako adituek erakundeen erronka aztertuko dute, oro gar, eta administrazio publikoena, bereziki, egiteko, harremanetan egoteko, lankidetzan jarduteko eta zerbitzuak kudeatzeko moduetan berritzaile izateko.

Gaur, “Administrazioa eta Gizartea” lemapean, topaketan, Tanja Aitamurto Standford-eko Unibertsitateko ikertzailearen, Amalio Rey eMOToolseko sortzaile eta zuzendariaren eta Raúl Oliván Aragoiko Gobernuko Partaidetza, Gardentasun eta Lankidetzako zuzendariaren hitzaldiak izango dira. Arratsaldeko tailerrak Isabel Fernández IFH Consultingeko kontsultoreak, prestatzaileak eta coachak, Danel Alberti Coach and Playko coachak, Belén Varela RH Positivoko zuzendariak, Ziortza Etxabe gizarte-ekintzaileak eta Ricardo Antón kontsultoreak eta bideratzaileak emango dituzte.

Bihar, ostirala, beste txanda bat irekiko da, “Lidergoa pertsonekin eta pertsonentzat” lemapean, eta honako hauek parte hartuko dute bertan: Inma Shara Orkestra zuzendaria, Jordi Graells Kataluniako Generalitateko Herritarren Arretako zuzendari nagusia, Nerea Urcola Formación and Consultoríako bazkide aholkularia eta Belén Varela RH Positivoko zuzendaria.

Q-EPEA 

Q-epea erakunde publikoen sarea da. 2002an sortu zen, euskal sektore publikoan kudeaketa aurreratua sustatzeko. Taldeko jarduerak kudeaketako jardunbide egokiak partekatu eta zabaltzera bideratuta daude, bai eta administrazio publikoa hobetzeko lan-dokumentazioak trukatzera ere.

 Sare hau 29 erakunde publikok eratzen dute:

  1. Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  2. Ararteko
  3. Bilboko Udala
  4. Donostiako Udala
  5. Durangoko Udala
  6. Ermuko Udala
  7. Getxoko Udala
  8. Irungo Udala
  9. Vitoria-Gasteizko Udala
  10. Bermeoko Udala
  11. Justizia Administrazioko Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza)
  12. Arabako Foru Aldundia
  13. Gipuzkoako Foru Aldundia
  14. Lantik
  15. Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza)
  16. EiTB
  17. EJIE
  18. ELIKA
  19. Ertzaintza
  20. Itelazpi, SA
  21. IVAP
  22. Osakidetza
  23. Osatek, SA
  24. Donostia Kirola
  25. Eusko Legebiltzarra
  26. Bizkaiko Parke Teknologikoa
  27. Spri, SA
    Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
  28. Visesa
  29. EUSKALIT (Q-epea-ren Idazkaritza Teknikoa)

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak