Eu

Añibarro: “Euskal gazteek Afrikako garapenerako lankidetzan udaro egiten duten lanaren bidez, planeta orekatua eta bidezkoa izateko sentsibilizazioan laguntzen da”

2018.eko maiatzak 24
  • Maiatzaren 25a, Afrika Eguna
  • Iaz, hamar euskal gaztek parte hartu zuten Afrikako proiektuetan

 

VG 2018 05 24

Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak uste du “udaro euskal gazteek, garapenerako lankidetzan, Euskadiko GGKEekin batera egiten duten lanaren bidez, planeta orekatua eta bidezkoagoa lortzeko gizarte-sentsibilizazio paregabea izaten laguntzen dela”. Bihar, ostirala, maiatzaren 25a, Afrikaren Mundu Eguna ospatzen da; kontinente horretan egin zituzten pasa den udan hamar euskal gaztek lankidetzako lanak, emakumeei prestakuntza emateko, osasun-laguntza emateko, ura edateko baldintzetan jartzeko eta hezkuntzarako.

Afrikan ez ezik, Amerikan eta Asian ere gure gazteek gizarte-sentsibilizazio horretan lagundu zuten, beren lanaren bidez. Aurtengo udan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste ehun gazte murgilduko dira zenbait proiektutan, kooperante esperientzia bizitzeko”, esan du Ander Añibarrok.  

Programaren gastuak Eusko Jaurlaritzaren eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko Gazteria Zuzendaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren kontura izango dira.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak 26 urte bete ditu, eta helburu du Euskadiko gazteak hegoaldeko herrialdeetan garapenerako lankidetzan jarduteko ekintzetan sentsibilizatzea eta euskal gazteetan herrien eta gizarteen arteko elkartasunaren kultura sustatzea. 

Erreferente gara elkartasunean, prestakuntzan eta gaitasunean Europan, eta aberastasun edo esperientzia hori ezinbestekoa izango da hamar urte barru izango dugun Euskadin. Enpresak, gizarteak eta erakundeok lankidetzan jardun behar dugu, gazteen elkartasunak eta talentuak diseinatzen ari garen gizarte aurreratuaren garapenean eragina izateko, eta sentsibilizazio horrek horretan laguntzen du”, esan du Añibarrok.

Maiatzaren 25arekin bat, Afrika Euskadi Kultur Elkarteak, euskal hiriburuan, Afrikako Astearen ospakizuna antolatu du, maiatzaren 19tik 26ra bitartean, “Afrikarrak Euskadin 2018ko gizarte- eta kultura-jaialdiaren lehen edizioa” izeneko jardunaldien bitartez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak