Eu

Kaleartean plataformak aurten ere euskal konpainien presentzia sustatu du Valladolideko Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko Jaialdian

2018.eko maiatzak 24
  • Edizio honetan parte hartzen duten hiru euskal konpainiek gaur goizean aurkeztu dituzte gaurtik hasita eta larunbatera arte protagonizatuko dituzten ikuskizunak.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018/05/25            

Euskal arte eszenikoek aurten berriro ere izango dute presentzia nabarmena Valladolideko Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko Jaialdian (TAC), Kaleartean ekimenari esker. Hitzordu hori erreferentziazkoa da kale-arteen eremuan. Aurten, hiru euskal konpainia izango dira bertan: Kukai Dantza Taldea, Iñaki Mata eta Trapu Zaharra. Nahiz eta jaialdia pasa den 19an hasi zen, Euskaditik heldu diren hiru konpainiek gaur eta larunbata bitartean jardungo dute. Hiru konpainietako ordezkariek, gaur, aurtengo euskal eskaintzaren inguruko aurkezpen batean parte hartu dute.

Aurtengo jaialdian lehenengo Trapu Zaharra euskal konpainiak hartuko du parte; gaur eta bihar jardungo du, Sefini ikuskizunarekin. Ikuskizun horren bidez, konpainia zahar bateko eskarmentu handiko bi aktoreren istorioa kontatzen du; aktoreek itxi egin behar dute konpainia, beren kontratuak ezegonkorrak baitira. Kukai Dantza Taldeak, bestalde, ostiralean eta larunbatean, Erritu aurkeztuko du; “zentzumenen bidaia da, abestiaren, dantzaren eta bizipenen bidez”. Azkenik, Iñaki Mata aktoreak, sortzaileak eta txotxongilolariak Wellcome! ikus-olerkia aurkeztuko du, gaur eta bihar. Jose Luis Ibarzabal Arte Eszenikoen arloko Eusko Jaurlaritzako teknikari arduradunak parte hartu du gaurko aurkezpenean.

TACen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren arteko lankidetza 2006an hasi zen; orduan, biek sinatu zuten lankidetza-hitzarmena, eta Kaleartean jarri zen martxan. Horren babesean, 13 urteotan, mota guztietako 42 ikuskizun erakutsi dira, guztira (antzerkia, dantza, zirkua, musikalak, instalazioak, ikuskizun ibiltariak…), eta, guztira, 22 euskal konpainiek parte hartu dute. Etxepare Euskal Institutuaren laguntza ere jaso dute jaialdian dauden euskal konpainiek.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak