Eu

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoek 2.500 eskolaume inguru bilduko dituzte Arrasaten, larunbatetik hasita

2018.eko maiatzak 24
  • Urte osoan zehar beren lurraldeetan eskola kirolaren baitan jokatutako txapelketen irabazleak izango dira han, 12 eta 14 urte bitarteko gazteak.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018/05/24            

Eskolarteko Kirol Jokoen finalek 2.500 eskolaume bilduko dituzte Arrasaten larunbatetik aurrera. Datorren maiatzaren 26an eta 27an zein ekainaren 2an eta 3an lurraldeetako txapelketetako irabazleak arituko dira nor baino nor gehiago Debagoienako udalerri honetan. 12 eta 14 urteko gazteak 20 modalitate ingurutan lehiatuko dira final hauetan.

Iaz finalak Gasteizen ospatu ostean, Arrasatek hartu du aurten lekukoa Kirol Jokoen 37. edizioan. Final hauetan Euskadiko txapeldunak erabakiko dira DBH-ko lehen eta bigarren mailako eskola umeen artean. Izan ere, ikasturtean zehar ikasle gazteek burututako kirol ekintzen azken emaitza dira Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen finalak. Berez,  lurralde historikoetako foru aldundien eskumena da eskola kirola, eta udal administrazioekin lankidetzan garatu ohi dute. Eusko Jaurlaritzak kirol jarduera hori arautzeko legedi orokorra kudeatzen du eta, horrez gain, Kirol Jokoen finalak antolatzen ditu. Bi asteburutan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kirolari gazte onenak elkarren arteko lehian arituko dira.

Eskolarteko Kirol Jokoen helburua da gazteen artean bizi ohitura osasuntsuak sustatzea kirol jarduera bultzatuz, bai eta ikasleen heziketa garapena osatzea ere. Orotara 1.000 neska eta 1.500 mutil inguru lehiatuko dira, lurralde bakoitzeko infantil mailako kirolari eta talde irabazleak, 20 kirol modalitate desberdinetan. Aurtengo finaletan ondoko modalitateak izango dira: atletismoa, tenisa, padela, futbola, errugbia, karate, eskubaloia, areto futbola, saskibaloia, gimnasia erritmikoa, aerobika, xakea, euskal pilota (modalitate ezberdinetan), txirrindularitza, boleibola, igeriketa eta hondartza boleibola.

Proiektu honen barruan ‘Kirolari gazteen eskubideak’ deritzon testua garatu da. Proposamen honek bat egiten du proiektuaren filosofiarekin. Tartean, ekimenaren ikuspegi hezigarria azpimarratzen da, kirolaren bitartez ondo pasatzeko eskubidea nabarmentzen da, duintasunez tratatua izatekoa edota txapeldun ez izateko eskubidea ere. Finalen inguruko xehetasun guztiak eta ‘Kirolari gazteen eskubideak’ erantsita bidali den  Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen triptikoan kontsulta daitezke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak