Berriak Osasuna
Eu

Jon Darpón: “Euskadik Estatuko indizerik onena dauka haurren hortzen osasunari dagokionez eta PADIren ekarpena funtsezkoa izan da horretarako”

2018.eko maiatzak 30
  • Osasuneko Sailburuak Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordearen aurrean agertu da gaur, Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren (PADI) erabilera-datuak eta “Irribarre egitea ez da ezer kostatzen” kanpaina aurkezteko. Aho-hortzen osasuna zaintzeak haurtzaroan duen garrantzia zabaldu nahi izan du aipatu kanpaina.
  • 2020-. urterako, PADIren helburua da 12 urteko euskal haurren % 80ak txantxarrik ez izatea.
  • Osasun Sailak eta Osakidetzak hortzen osasunari buruzko Epidemiologia Azterketa berri bat egingo dute, 3.000 euskal ikasleren artean.

Jon Darpón Osasuneko Sailburuaren alboan, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendari Andoni Arcelay eta PADIko arduradun Jose Ramon Fernandez egon dira. Sailburuaren hitzetan, Haurren Hortzak Zaintzeko Programa Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun-politiken arloan garatzen dituzten programa estrategikoetako bat da, 28 urte daramatza euskal haurren (7-15 urte bitartean) aho-hortzen osasuna zaintzen eta berari esker, egungo 12 urteko euskal haurren % 74ak ez du txantxarrik, 1988. urtean, programa abiatu aurretik, portzentaje hori % 18koa zenean.

Zentzu horretan, PADI programaren unibertsaltasuna, berdintasuna eta doakotasuna nabarmendu ditu Jon Darpónek. Programak biziki hobetu du aho eta hortzen osasuna eta, horrenbestez, Euskadi lehen postuan dago, Estatu mailan, haurren hortzen osasunari dagokionez. Halaber, CAOD indizeko liderra da, Danimarka eta Alemaniarekin batera eta Espainia, Suedia, Erresuma Batua eta Frantziaren aurretik. Euskadik duen txantxar-indizea munduko baxuenen artean dago.

Osasun Sailak eta Osakidetzak, nolanahi ere, Aho Hortzen Osasunari buruzko Epidemiologia Azterketa berri bat egin behar du 3.000 euskal ikasle ingururen artean. Xedea da 12 urteko euskal haurren % 80ak txantxarrik ez izatea 2020. urterako, 2013-2020 Osasun Planak haurren osasunari dagokionez ezartzen duen bezalaxe.

Aurreikusitako esku-hartzeen artean, PADI programa urtero erabiltzen duten haurren portzentajea areagotu nahi da, bai eta bere sarbidea eta erabilera handitzea ere, gizarte-egoera ahuleko taldetan gehienbat. Datuak onak badira ere (% 66,4ko estaldura, abian jarri zenetik egun arte egon den handiena), programaren xedea da % 75eko estaldura gainditzea datozen urteotan.

Horretarako, 7-15 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiek urtarrilean eta otsailean jasotzen dituzten informazio-eskutitzez gain, “Irribarre egitea ez da ezer kostatzen” PADIren kanpaina berria garatu da. Osasuneko Sailburuak azaldu duenez, oso harrera ona eta emaitza positiboa izan duen kanpaina honen xedea zen aho-hortzen osasunak haurtzaroan duen garrantzia eta PADIko urteko errebisioaren inguruko informazioa helaraztea euskal familiei.

Kanpainaren bitartez, programaren xede diren 196.000 haur batzen dituzten 156.000 euskal familiak urteko errebisioa egiteko gonbidapena jaso zuten beren etxean.  Eskutitzekin batera, onarpen-taloiak eta dentista aukeratzeko kontsulta-liburuxka zihoazen, bai eta zalantzak argitzeko eta informazio osagarria eskatzeko telefonoak eta posta elektronikoak ere. Aipatuez gain, programaren izaera, aipatua nola erabili argiro azaldu eta hortzen osasunari buruzko aholkuak eskaintzen dituen liburuxka berri bat bidali da ere.

Halaber, hortzen osasun on baten inguruko kontzientziazioa haurren artean zabaldu nahi zuen kanpainak eta aurten, berritasun gisa, eskoletara eta PADIrekin lan egiten duten dentisten kontsultetara hedatu da ere. Haurrei beren aho-hortzen osasuna nola zaindu azaldu dieten 150.000 liburuxka zabaldu dira guztira eta kanpainaren irudia eta leloa zeramatzaten 3.000 kartel jarri dira. Kanpaina, halaber, sare sozialetara, Osakidetzako eta Osasun Saileko webgune eta aplikazioetara eta Osakidetzako osasun zentroetara eta ospitaletara hedatu da ere.

Jarduera balantzea

Iaz, PADI programak 7 eta 15 urte bitarteko 129.290 haur artatu zituen, guztira. Bidalitako gonbidapenak 194.752 izan zirenez, programak bere erabilera-mailarik handiena lortu zuen 1990. urtean abiatu zenetik. 

2017ko balantzearen datuen arabera, 15 urteko haurren % 92,5k PADI programa behin erabili du, gutxienez, 7 urte bete zituenetik. Egin zitezkeen 9 bisitetatik, 6.4koa izan da batez bestekoa.

PADI programaren asistentzia-bitartekoak 103 udalerritan banatutako 1.047 dentista dira, Osakidetzako dentistez gain. Programak hortzen urteko errebisioak eskaintzen ditu eta, halaber, prebentzio-jarduerak eta behin betiko hortzerian beharrezkoak diren konponketa-tratamenduak (fisurak zigilatzea, txantxarrak buxatzea eta traumatismoak) ere hartzen ditu barne. Honela, ondoko esku-hartzeak egin ziren iaz programaren bitartez: 129.920 errebisio, 17.260 zigilatze, 19.999 buxatze, 1.367 erauzketa, 366 pulpa-tratamendu eta traumatismo edo malformazioen ondoriozko 1.654 ebaketa. Artatutako haurren % 93,8k itunpeko dentistengana jo zuen.

Osasun Sailak egin zuen inbertsioa 5.258.804 eurokoa izan zen.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mariluzjaugsr
    2018.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: @jdarpon ℹ️ Tenéis más información en nuestra web, aquí ➕ https://t.co/3Guxj0JRgu https://t.co/jL4eOYGmst

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak