Berriak Hezkuntza

Gipuzkoako ikastetxeek autismoaren inguruko Europako ikerketa berri batean parte hartu dute

2018-05-23
  • ASDEU (Autism Spectrum Disorders in Europe) azterketa epidemiologikoak autismoak Europan duen eragina aztertu du
  • Gipuzkoako 108 ikastetxe lankidetzan aritu dira proiektuan, 7 urtetik 9ra bitarteko 9.138 umeren parte hartzearekin

Eusko Legebiltzarrak Gipuzkoan autismoaren eraginaz burutu den ikerlan berri baten aurkezpen ekitaldia hartu du gaur goizez. Ikerketa hau ASDEU programaren barnean kokatzen da, Europa mailako estrategia baten baitan.

2015 urtean, Europa mailako estrategia garatze aldera, Europako Parlamentuak eskatu zuen autismoaren inguruan ikerketa egitea honen hedapena uste zena baina handigoa zela ikusi ondoren. Ikerketa gauzatzeko Europar Batasuneko 14 estatuetako 22 ikerketarako lantaldek parte hartu dute eta estatuan azterketa epidemiologikoa Gipuzkoan egin da. Gipuzkoako 108 ikastetxek eta 7-9 urte bitarteko 9.138 umek parte hartu dute.

Gipuzkoan egindako ikerketan 125 ikastetxek parte hartu dute eta hauetako 108k, hau da, %60k, ikerketaren fase guztiak bete dituzte. Kopuruei dagokionez, honek esan nahi du lurraldeko 7-9 urte bitarteko umeen % 62k parte hartu dutela elkarlan honetan, hau da, 9.183 haurrek. Honek ahalbidetu du historian zehar lehen aldiz prebalentzia datuak ezartzea.

Ikerketan aplikatutako sistema baliozkotu ahal izan da ikastetxeen, bere garapenean asalduraren bat edukitzeko susmoa zuten haurren familien eta Gautena, Autismoaren Gipuzkoako Elkartearen laguntzari esker. Azterketak honako ondorioa atera du: Gipuzkoako 7-9 urte bitarteko umeen % 0,7k autismoaren espektroko asaldura bat dauka.

Eusko Legebiltzarreko presidenteak, Bakartxo Tejeriak, ekitaldiaren irekiera egin du legebiltzarreko egoitzan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Beatriz Artolazabal ere bertan dira, eta Osasuneko sailburu Jon Darponek berriz, ekitaldiaren itxiera burutu du. Jardunaldian zehar, Joaquin Fuentes Biggi doktore eta ASDEU-Gipuzkoako ikertzaile nagusiak eta Manuel Posada de la Paz ASDEU ikerketa sarearen koordinatzaileak, ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte eta Gipuzkoan burututako prozedura eta datu orokorrak, Fundación Policlínica Gipuzkoa Fundazioaren laguntzaz.

Gipuzkoako prozesuko xehetasunak baliogarriak izango dira, Europako Parlamentuaren Adierazpenarekin bat etorriz, herritar hauentzako, haien senideentzako eta gure gizartearentzako behar diren politiken garapena planteatzeko.

7 iruzkin
  • @israkelayka
    2018-05-27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Centros escolares de #Gipuzkoa participan en un nuevo estudio sobre el autismo en Europa ➡︎ https://t.co/mUrra2YsJT https://t.c

  • @GlaciarBlue
    2018-05-24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Centros escolares de #Gipuzkoa participan en un nuevo estudio sobre el autismo en Europa ➡︎ https://t.co/mUrra2YsJT https://t.c

  • @Ingurukomej
    2018-05-23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Centros escolares de #Gipuzkoa participan en un nuevo estudio sobre el autismo en Europa ➡︎ https://t.co/mUrra2YsJT https://t.c

  • @basquemployment

    RT @Irekia: Gipuzkoako ikastetxeek autismoaren inguruko Europako ikerketa berri batean parte hartu dute ➡︎ https://t.co/wEJt24sT6I https://

  • @DeliDlia
    2018-05-23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Centros escolares de #Gipuzkoa participan en un nuevo estudio sobre el autismo en Europa ➡︎ https://t.co/mUrra2YsJT https://t.c

  • @mptg1971
    2018-05-23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Centros escolares de #Gipuzkoa participan en un nuevo estudio sobre el autismo en Europa ➡︎ https://t.co/mUrra2YsJT https://t.c

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)