Eu

Komisario Berriak programak 2018rako komisariotzako praktiken inguruko ikerketa proiektuak aukeratu ditu: Laura Valles, Mark Badal eta Garazi Ansarenak dira

2018.eko maiatzak 23

Laura Vallesen, Mark Badal-en eta Garazi Ansaren proiektuak  izan dira hautatuak Komisario Berriak programaren 2018ko deialdian. Ekimen hau Azkuna Zentroak, Artium Arte Garaikidearen Zentroa-Museoak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak sustatzen dute, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin batera, eta helburu du proiektu zehatzak sustatzea: artisten ibilbideen azterlanak, erakusketak, espazioak, proiektuak, argitalpenak, eztabaidak, testuak eta Euskadin arte-praktiken testuingurua garatzeko esanguratsuak izan diren bestelako ekimenak.

Komisario Berriak programaren edizio honen deialdia komisariotza-praktiken ikerketan zentratu da, eta arreta berezia jarri du komisariotzaren dimentsio historikoari eta narratiboari erantzuteko garrantzia aurreikusten duten proiektuetan.  Epaimahaiak edizio honetan aurkeztu diren proposamenen kalitate handia nabarmendu du, eta, horien guztien artean, Mark Badal-en, Garazi Ansaren eta Laura Valles-en proiektuak aukeratu dituzte.

Komisario Berriak programaren egoitza, aurten, Azkuna Zentroa izango da, eta, datozen urteotan, proiektuan parte hartzen duten beste zentroetan izango da (Artium eta Tabakalera); programaren edizio berri honen helburua komisariotzari laguntzen jarraitzea da eta, horretarako, Euskadirekin azken hamarkadetan lotuta dauden arte-praktikei heltzen dieten proiektuak ikusaraztea.

                Proiektu honen jatorria Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzan dago. Komisario Berriak programa Artiumekin eta Montehermosorekin (Vitoria-Gasteiz), Azkuna Zentroarekin (Bilbo) eta Tabakalerarekin (Donostia-San Sebastian) lankidetzan sustatu zen, komisariotzari lotutako lanbide-karrerari ekin nahi zioten gazte interesdunei laguntzeko. Kultur Hiriburutza amaitzean, sustatu zuten erakundeek testuinguru horretan sustatutako proiektu batzuekin jarraitzea erabaki zuten, eta Komisario Berriak legatu horren barruan hautatutako bat izan zen.

Proiektuen lanak Azkuna Zentroan izango dira ikusgai, 2018ko urritik aurrera.

Komisario Berriak 2018

  • Laura Vallés Vílchez.

Proiektua: Editar comisariando, entre la arena y el esnorquel.

Proiektu horrek, Azkuna Zentroa egoitzarako, ibilbide multiformea proposatzen du, eta horrek saiakera-bideo bat jasoko du, argitaletxe-praktikaren eta erakusketen ekoizpenaren arteko eginkizun heterogeneoa duten pertsonei eginiko elkarrizketekin, aretoko dokumentu-artxiboa, azken berrogei urteotan sortutako argitalpenak jaso dituena, eta proposamena puntuatzen eta zabaltzen duen obra-hautaketa bat, Salomé del Campo, Juan Pérez, Agirregoikoa, Diego Delas, Lola Lasurt, June Crespo eta Inmaculada Salinasen lanak barne. Gainera, proposamenak mintegi bat jasoko du, eta horrek proiektuari erantzungo dio eta, sortutako gainerako materialekin batera, web-orrialde batean esekiko dira.

  • Mark Badal

Proiektua: Locus. Ameztoy y las condiciones del desarraigo.

Vicente Ameztoyren lanak eta irudiak eztabaida kritiko batzuk planteatzen dituzte, eta horiek ia erabat ikusezinak dira, baina hori ez da egile honek Euskadiko kultura-paisaian duen eginkizuna. Egile honen lanean eta bizitzaren ibilbidean murgiltzeko, proiektuaren helburua bere lanean eta bere bizitzan dauden alderdi batzuetako narrazio-, diskurtso- eta hausnarketa-aukerak aztertzea da. Horrela, locus proiektuan azken hamarkadetan gizatiarra eta naturala denaren arteko harremanak izan dituen eraldaketen inguruko ikerketa planteatzen da, artista baten lanaren eta ikus-imajinario zehatz baten bidez.

 

  • Garazi Ansa

Garazi Ansak “komisarioaren irudia”ren inguruko proiektua garatuko du eta, bertan, komisarioa boterearen irudi gisa ulertuko du, lanak hautatu eta horiek antolatu ahal izateko moduaz erabakitzen duena dela ulertuko du. Irudi horren inguruko ikerketak areagotzen joan dira, eta gero eta botere gehiago hartzen joan da; bereziki, botere hori eta hainbat ikuspegi batzeko gaitasuna azpimarratzen duten ikerketak joan dira areagotzen. Garazi Ansak Komisario Berriak programarako prestatu duen proiektuaren helburua joera horri lotuta dago.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak