Eu

"Euskadi Bonu Jasangarria"-ren aurkezpena eragile ekonomiko eta finantzarioei Bilboko Burtsan

2018.eko maiatzak 25

BILBON AMAITU DIRA “EUSKADI BONU JASANGARRIAREN” AURKEZPEN EKITALDIAK, EKONOMIA ETA FINANTZA ARLOKO 15 ERAGILE GARRANTZITSUREKIN

Gaur goizean amaitu dira Bilbon, aste honetan Parisen, Frankfurten, Dusseldorfen eta Madrilen “Euskadi Bonu Jasangarria” aurkezteko egin diren ekitaldiak, Euskadin ezarrita dauden ekonomia eta finantza arloko eragile nagusiak elkartu dituen topaketa instituzionalean.

Topaketa instituzionalaren aurretik, bilera egin da 40 inbertitzailerekin, gehienak Euskadikoak, Euskadi Bonu Jasangarriaren berri emateko, Bilboko Burtsako eragiketa-aretoan.

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuak bere balorazio positiboa helarazi du, aste honetan Europako inbertitzaileekin egindako bileren ostean, datorren astean finantza produktuaren jaulkipena irekitzen denean jasoko duen erantzuna zein den ikustearen zain.

Gaur eguerdian hauek elkartu dira Bilboko Burtsan: Gregorio Villalabeitia (Kutxabank), Manuel Martín-Muñio (Norbolsa), Patricia Arias (Banco Santander), Luis Llorents (BBVA), Pedro Urresti (HSBC),Carlos Osés (Laboral Kutxa), Jesús Suárez (Bankoa), Pedro Sánchez (Banco Sabadell), Manuel Ardanza (Bilboko Burtsa), Xabier Sagredo (BBK Fundazioa), Javier Malax (Vital Fundazioa), Ander Aizpurua (Kutxa Fundazioa), José Ignacio de Pablo (Itzarri EPSV), Javier Agirregabiria (IMQ) eta Rafael Urrutia (SVRNE).

 

 

Bilbon, 2018ko maiatzaren 25ean.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak