Berriak Lehendakaritza
Eu

Argitaratu dira Urazandi bildumako 30. eta 31. zenbakiak: "Newyorktarrak" eta "La Congregación de San Ignacio"

2018.eko maiatzak 23

Estíbaliz Ruiz de Azua y Martínez de Ezquerecocha historialariak eta Koldo San Sebastián kazetariak haien azken bi liburuak argitaratu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumaren baitan. Koldo San Sebastiánek bilduma horren 30. liburukiaren autorea da, NEWYORKTARRAK. Origen de la Comunidad Vasca de Nueva York, 1880-1955 hain zuzen ere. Bere aldetik Estíbaliz Ruiz de Azuak 31. liburukia idatzi du:  , LA CONGREGACIÓN DE SAN IGNACIO. El asociacionismo vasco en Madrid en el umbral del siglo XX.

NEWYORKTARRAK lanean, Koldo San Sebastianek euskaldunek New Yorken izandako presentzia aski ezezaguna gertutik ezagutzea proposatzen digu. Orrialdeetan, egileak xehetasun handiz ikertzen du euskal etorkinek Amerikako Estatu Batuetako iparraldean utzitako arrastoa, non bereziki garrantzitsuak diren etxe orratzen hiria eta New York nahiz New Jersey estatuak.

LA CONGREGACIÓN DE SAN IGNACIO liburuan Hiru Euskal Probintzietan Jaiotakoen eta Ondorengoen Errege Kongregazioaren (“San Ignacio Kongregazioa”) XIX. mendeko historia berraztertu du Estíbaliz Ruiz de Azúa y Martínez de Ezquerecocha egileak; alegia, Espainiako Estatu modernoko hiriburuan euskaldunek izan zuten abialdiaren eta bertan behin betiko euren txokoa garatzearen aldi historikoa da aztertu duena.

LA CONGREGACIÓN DE SAN IGNACIO Madrilgo Euskal Etxean (Jovellanos kalea, 3) aurkeztuko da ekainaren 7an, ostegunarekin, arratsaldeko 19:00etan.

NEWYORKTARRAK liburuaren aurkezpena Bilbon izango da, Euskal Herriko Unibertsitateko Paraninfoan (Abandoibarra etorbidea, 3), gaur, maiatzak 23, asteazkenarekin, arratsaldeko 18:30etan.

Bi liburu horien bertsio digitalak eskura daude hemen

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak