Berriak Osasuna
Eu

Informazio-Oharra

2018.eko maiatzak 22

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun Publikoaren Zuzendaritzak honako hau jakinarazten du:

 

Merkatutik Buruaga Arditegia enpresak egiten dituen ardi-esne gordinezko gazta helduaren bi gazta-motak ateratzen ari dira; izan ere, Listeria monocytogenesagatiko eta toxina estafilokozikoagatiko kutsadura mikrobiologikoa detektatu da, hurrenez hurren. Horiek Osasun Publikoko elikagaien segurtasuneko ikuskatzaileek eginiko ohiko kontroletan detektatu dira, ustez marka horretako gazta kontsumitzearekin lotutako elikagai-intoxikazio arina jasan duten bi pertsonaren ikerketaren ondorioz.

Zehazki, honako hauek ateratzen ari dira merkatutik:

- gaztandegi horretako berezko ekoizpeneko gazta-loteak, 2017ko irailetik aurrerakoak, San Donato, Izaga, Arralde, Euskal Gazta, Lapiko eta Kutixak marketarako eginikoak, 1501584-VI osasun-markadunak.

- eta 2018ko otsailetik aurrera prestatutako loteak, Buruaga Arditegia markadunak, osasun-marka berdinekoak.

Arreta-neurri gisa, komeni da etxean produktu horietakoren bat dutenek ez kontsumitzea eta osasun-zentrora joatea, baldin eta kontsumitu badute eta ezohiko sintomatologiarik badute.

Informazio hau Alerta Nazionaleko Sarearen Informazio Truke Azkarraren Sistema Koordinatuaren (SCIRI) bidez jakinarazi zaie autonomia-erkidegoetako agintaritza eskudunei, eta horiek jarduketa egokiak egiten ari dira.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 22a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau