Berriak Osasuna
Eu

Jon Darpón Osasun Sailburuak Euskadiko tabako-egoerari buruzko datu berriak eman ditu ezagutzera

2018.eko maiatzak 28

Osasun Sailak eta Osakidetzak bat egin dute, urtero bezala, Tabakorik Gabeko Munduko Eguneko ekitaldiekin (maiatzaren 31n ospatuko da) eta Kerik Gabeko Asteko ekitaldiekin, tabakoaren aurkako borrokan eta bizi-ohitura osasungarriak dituen euskal gizartearen aldeko borrokan duten konpromisoa erakusteko.

Jon Darpon Osasun sailburuak, Miren Dorronsoro Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarekin batera, gaur goizean, prentsaurrekoan, Bilbon, Euskadiko tabako-egoerari buruzko datu berriak eman ditu ezagutzera, azken ADIKZIOEN GAINEKO INKESTA. EUSKADI 2017 ondoriozkoak.

ADIKZIOEN GAINEKO INKESTA. EUSKADI 2017 txostenak, Osasun Sailarenak, honako alderdi hauek aztertzen ditu:

 - Tabako-kontsumoaren urratsei eta nagusitasunari buruzko zenbait faktore.

 - Azken 20 urteotan 15 eta 74 urte bitarteko euskal biztanleetan izan duen bilakaera.

Txostenean jasotako datuen arabera, tabako kontsumoa nabarmen gutxitu da azken urteotan. Gainera, erretzaileek zigarreta gutxiago erretzen dituzte. 2002az geroztik, erretzaile-kopurua pixkanaka behera doala ikusten da. 2008-2010 urteen artean murrizketa esanguratsua egon zen, %30,5a erretzailea zen, baina, azken urteotan, murrizketa are nabarmenagoa izan da, ehunekoa %22,1era jaitsi da.

Zentzu honetan, eta ADIKZIOEN GAINEKO INKESTA. EUSKADI 2017 txostenean jasota datuen inguruko hausnarketa eginez, Jon Darpon, Osasun Sailburuak, tabako kontsumoak oso murrizketa esanguratsua izan duela esan du azken urteotan, eta, gehien erretzen dutenen artean, egunero kontsumitutako zigarreta kopuruak behera egin duela azpimarratu du.

"Euskadin tabakoaren epidemiaren aurkako borrokarako dagoen konpromisoaren ondorio: administrazioak, osasun-profesionalak, osasunari lotutako elkarteak, hezitzaileak, gizarte-eragileak, familiak eta abar; beren inplikazioaren eta lanaren bidez, osasunaren eta ongizatearen inguruko programa eta politikak gara daitezke”, argitu du Sailburuak.

Hau horrela, Osasun Saila eta Osakidetza Osasun Mundu Erakundearen “MPOWER” programarekin ari dira neurri-plana lantzen, honako hauetarako:

  •  Tabakismoaren epidemian atzera egiteko.

  •  Tabakoaren inguruko esku-hartzea sendotzeko eta sustatzeko, tresna berriak garatuz.

  • Adingabeekiko esku-hartzea eta osasun-arloko prebentziorako eta sustapenerako estrategiak berritzeko (2013-2020ko Osasun Planeko lehentasunezko ildoa).

Ekitaldiari amaiera emateko Jon Darpón Sailburuak adierazi nahi izan du euskal gizarte osoa gonbidatzen duela Tabakoaren Mundu Egunaren eta Kerik Gabeko Astearen inguruan egunotan egingo diren ekimenetan parte hartzera (informazio-mahaiak, karpa komunitarioak, informazio-kanpainak, martxak eta abar), tabako-kontsumoa utzi nahi duten pertsona guztiei laguntza eta informazioa emateko.

“Gaur erretzeari uzteko eguna izan daiteke, eta erretzaile guztiak urrats hori ematera animatu nahi ditut”, esan du amaitzeko.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jdarpon
    2018.eko maiatzak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🗣 @JDarpon Osasun Sailburuak Euskadiko tabako-egoerari buruzko datu berriak eman ditu ezagutzera ➡︎ https://t.co/rBDtIySAPF ht…

Ekitaldiko kargudunak