Eu

San José sailburuak Hiruko Gizarte Elkarrizketarako dei egin du, Itsas Lanari buruzko LANEren Hitzarmen Jardunaldiaren inaugurazio-ekitaldian.

2018.eko maiatzak 24

María Jesus San José Lan eta Justiziako sailburuak, gaur goizean, Espainian Itsas Lanaren Hitzarmena aplikatzeari buruzko hiruko IV. Jardunaldia inauguratu du; Bilboko Portu Agintaritzaren egoitzan izan da.

Ekitaldian Asier Atutxa Bilbao Port-eko presidenteak eta Joaquín Nieto Espainiarako LANE Bulegoko zuzendariak ere hitz egin dute; bertan, San José sailburuak Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) Konferentzia Nagusiaren lorpenak goraipatu ditu, ontzigintzaren sektorean lan-baldintzak arautzen dituen akordioaren ondoren.

Hori horrela, María Jesús San Josék euskal gizarte-eragileak bultzatu ditu Hiruko Gizarte Elkarrizketaren bideari berriz ekitera, eta gogorarazi du baterako helburuak izan behar duela lan-munduko bitartekari nagusien adostasunaren eta parte-hartze demokratikoaren lorpena sustatzea. “LANEren hiruko formula aurrera egiteko formula egokiena da, eta gogoko dugu eta Euskadin errealitate izatea nahi dugu. LANE bezala, kontziente gara Gizarte Elkarrizketaren egiturak eta horren inguruan arrakastaz garatu diren prozesuak ekonomia- eta gizarte-arloko kontu garrantzitsuak konpontzeko gai izan direla eta direla; horrela, bilakaera eta gobernu ona bizitu dute, eta egonkortasun eta garapen ekonomikoa sustatu”.

San José sailburuak LANEk eta ELGAk oraintsu batera eginiko txostena ere ekarri du gogora; bertan, gizarte-elkarrizketak enplegu duinak sortzeko, hazkuntza ekonomiko inklusiborako eta enpresen etekinak hobetzeko eginkizun erabakigarria duela nabarmentzen da.

Jardunaldian Eusko Jaurlaritzako Lan Saileko ordezkariek, Sustapeneko eta Enpleguko ministerioek, Bilbao Port-ek, CCOO eta UGT sindikatuek, Asociación de Navieros Españoles (ANAVE) elkarteak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolak parte hartu dute. Jardunaldiaren helburua izan da Itsas Lanari buruzko Hitzarmena aplikatzearen aurrerapenak eta erronkak aztertzea, eta baterako ekintza- eta lan-arloak izan daitezkeenak identifikatzea.

Jardunaldia amaitzeko, Jose Antonio Martinez y Ortiz de Landaluce Asociación de Navieros Españoles elkarteko idazkari nagusi ohiaren eta Jon Azkue Estatuko Itsas Sektoreko Merkataritzako Ontzidiko arduradun ohiaren eta egungo Eusko Jaurlaritzako Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen omenezko ekitaldia egin da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko maiatzak 25

    Paradójico al menos cuando no contradictorio, es que la Consejera María Jesús San José instedo a los agentes sociales vascos a retomar la senda del Diálogo Social y celebrándose el evento en la sede Social del Puerto de Bilbao, ni su Presidente Asier Atutxa como anfitrión ni la propia Consejería de Trabajo del Gobierno Vasco invite o al menos informe del acto a la representación social de los trabajadores del Puerto de Bilbao, ni a su Comité de Empresa a un acto a celebrar en sus dependencias. ¿ Será porque la mayoría sindical de la Autoridad Portuaria de Bilbao al igual que la de la CAV, la conforman ELA y LAB?

Ekitaldiko kargudunak