Eu

MEC programak 2.100.000 euro zuzenduko ditu saltokiak modernizatzen laguntzeko (Gobernu Bilera 2018-05-22)

2018.eko maiatzak 22

Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko Laguntza Programak (MEC) euskal saltokien kudeaketarako tresnen eta azpiegituren berrikuntza eta hobekuntza bultzatzea du helburu. Aurten, bere aurrekontutik 2.100.000 EURO zuzenduko ditu helburu horiek lortzeko diren hainbat laguntza-lerrotara.

Itzulgarriak ez diren diru-laguntzatzat hartuko dira laguntzak, eta burututako eta ordaindutako inbertsioak finantzatzeko izango dira. Gehienezko diru-laguntza 9.000 eurokoa izango da enpresa eta urte bakoitzeko. Zenbateko horrek ezin du izan onartutako inbertsioaren % 30etik gorakoa.

Merkataritza-jarduera duten enpresei bideratuko zaizkie laguntzak, halakotzat hartuta helburu horretarako erositako produktuak edo merkantziak merkaturatzea, eta baita azken kontsumo-ondasunen salmenta ere, ekoizleek, artisauek edo industrialek zuzenean egindako salmenta alegia, halakotzat hartuta produkzio-, merkaturatze- edo hirugarrenei emandako zerbitzu-prozesuetan sartuko ez diren ondasunak.

Laguntza-portzentajearen portzentaje-hazkunde berriak gehitu dira:

  • 3 puntu gehigarri Berdintasun edo Kontziliazio Plan bat izateagatik
  • 2 puntu gehigarri balio erantsia eta berezitasuna ekarriko dituen inbertsio bat egiten bada, edo ekimen berritzaile bat bada
  • 2 puntu gehigarri enplegatuen erdiek gutxienez kontratu finkoa duten saltokietarako.
  • 2 puntu gehigarri Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikitzeagatik.

Interesatuek 2018KO EKAINAREN 1ETIK UZTAILAREN 2RA arte aurkez ditzakete eskaerak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DraRetail
    2018.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco apoya la modernización de los establecimientos comerciales con MEC @Irekia https://t.co/8TA2Lhvv5A https://t.co/jltOgi5sGE

Komunikabideek behera kargatzeko