Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Hirigune programarako deialdia egin du hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasunerako estrategiak bultzatzeko (Gobernu Bilera 2018-05-22)

2018.eko maiatzak 22

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Hirigune programaren deialdia onetsi du, 1.810.042,86 euroko aurrekontua duena Udalen jardueretarako, eta 2.373.826,70 eurokoa Merkatarien Elkarteen eta elkarte mistoen edo hiri-merkataritzako plataformen, taldeen edo elkarteen jardueretarako.

Programa honek hiriguneetan merkataritzaren lehiakortasuna eta marka-posizionamendua hobetzea ditu helburu. Gainera, eskualde-elkarlanerako urteko proiektuen ezarpena eta garapena bultzatzea du asmotzat. Hala, merkataritza-dentsitate txikiko eremuetan kokatutakoak izango dira, beren izaeragatik proposamen estrategikoak egingo dituztenak indarberritu behar diren eskualde-hornikuntza komertziala hobetzeko.

Programa honen onuradun dira, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteak, Elkarte Mistoak eta Merkatarien Elkarteen Federazioak edo Konfederazioak, Merkatarien Erroldan inskribatuta daudenak. Programa honen onuradun izan daitezke gainera EAEko 15.000 biztanletik gorako udalerriak edo 15.000 biztanle baino gutxiago dituztenak, Hirigune Historikoa dutenak, eta merkataritza indarberritzeko potentzialtasuna erakusten dutenak, beren eskualde-eremuan erreferentzi gune ekonomiko/komertzial gisa hartuak eta 100 establezimendu baino gehiago dituzten eskualde-buruak.

Internet bidez bakarrik egin eta bete daitezke eskaerak, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/dec-2018/y22-izapide/es bertan kokatutako funtzionalitateen bitartez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko