Berriak Hezkuntza
Eu

320.000 euro ikerketa lanetan laguntzeko Ikasiker beketarako (Gobernu Bilera 2018-05-22)

2018.eko maiatzak 22

320.000 euroko zenbatekoarekin, 160 beka eskainiko ditu

Beka jaso duten ikasleek Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa-taldeetan, BERCetan, Ikerketa Sanitarioko Institutuetan edo Ikerketa Kooperatiboko Zentroetan eman ahal izango dute laguntza

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuak proposatuta, ikerketa lanetan laguntzeko Ikasiker beketarako deia egiten duen Agindua onartu du gaurko bileran.

Ikasiker bekak unibertsitate ikasleei zuzenduak dira, ikasketekin aldi berean (2018ko irailetik 2019ko abuztuaren 31ra bitartean) honako ikerketa talde hauetan laguntza emateko prest dauden ikasleentzat: Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroetan (BERC), Ikerketa Sanitarioko Institutuetan (ISI) eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroetan (IKZ). Guztiak ere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa kreditatutako zentroak dira.

Programaren helburua da unibertsitate-ikasleak euskal ikerketa-sisteman egiten den oinarrizko ikerketa aplikatuaren arloko lanetan hastea. 320.000 euroko diru-kopuruarekin, 160 beka eskainiko dira, honako modalitate hauetan:

  • A modalitatea (ikasturtean zehar, 2018ko irailetik 2019ko ekainera): 120 beka.
  • B modalitatea (udan, 2019ko uztailetik abuztura): 40 beka

Beka hauek eskuratu nahi dituzten ikasleek unibertsitateko Graduko titulazio ofiziala lortzera bideratutako ikasketa-plan bateko azken bi urteetako batean matrikulatuta egon beharko dute, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate batean edo Estatuko unibertsitate batean. B modalitatean parte hartu ahal izango dute, aurrez aipaturikoez gain, Master titulazio ofizial batean matrikulatuta daudenek ere.

Bekaren onuradun izateko, Euskadin izan beharko dute administrazio-egoitza, eta lankidetza proiektu bat aurkeztu, lankidetza hori  gauzatu nahi den ikerketa zentroak behar bezala ziurtatua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko