Eu

INDARTU 2018: 8 milioi euro Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean ekoizpen-inbertsioak egiten dituzten enpresentzako diru-laguntzentzat (Gobernu Bilera 2018-05-22)

2018.eko maiatzak 22

Laguntzak langabezia-tasa EAEko urteko batez bestekoaren % 20 handiagoa duten beste udalerrietara ere iritsiko dira

Eusko Jaurlaritzak 8.000.000 euro bideratuko ditu INDARTU 2018 programaren bitartez, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean ekoizpen-inbertsioak egin eta gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzat. Gainera, programa horri esker, langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20 handiagoa duten udalerrietara ere iritsiko dira laguntzak.

Diru-laguntza horiek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatutako 2017-2020 Industrializazio Planaren baitakoak dira. Plan horrek enpresa-inbertsioak bultzatzeko eta enplegu-aukera berriak sustatu eta sortzeko laguntza integrala ezartzeko tresna eta programa egokiak egituratzen ditu. Horrez gain, diskriminazio positiboa ezartzen du; bereziki, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean errotutako inbertsioak sustatzeko, eta langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20 handiagoa duten udalerrietan estrategikotzat eta lehentasunezkotzat hartzen diren inbertsioak egiteko.

Aipatu Planaren aplikazioaren arabera, INDARTU Programak:

  • Enpresa berriek zein lehendik zeuden enpresek egindako ekoizpen-inbertsioak sustatzen ditu, eta lehentasuna izango dute produktuaren eraldaketa-prozesuaren, gaitasunen areagotzearen edo jarduera berrien garapenaren hobekuntzarekin zuzenean lotutako inbertsioek.
  • Langabezia-egoera larritasun handienarekin pairatzen duten guneak ditu ardatz.
  • Inbertsioak behar bezala finantzatzearen beharra nabarmentzen du, eta laguntza jaso dezaketen inbertsioen guztizkoaren % 25a Berezko Baliabideekin estaltzea eskatzen du, hori hastean, enpresa berrientzat eta lehendik zeuden enpresentzat, jaso ditzaketen laguntza publikoak kenduta.
  • Enpresa bakoitzak, gehienez, hiru milioi euroko laguntza jasoko du, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren arabera, sortuko den enpleguaren bolumena edozein delarik ere.

Nori zuzenduta dago:

INDARTU Programaren diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte Enpresa Handi zein Enpresa Txiki eta Ertainek (ETEk), erauzteko, eraldatzeko, ekoizpeneko eta aurrekoei lotutako zerbitzu tekniko aurreratuko (produktu-prozesuari lotutako) industria-enpresak direnak, baita zerbitzu logistikoko enpresak ere, garraioa izan ezik, horien inbertsioen objektua Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean kokatzen badira, eta, soilik, Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE), ezaugarri horiek dituztenak, langabezia-tasa urteko batez bestekoaren % 20 handiagoa duten gainerako udalerrietan inbertsioak egiten badituzte.

INDARTU laguntzak eskatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea izango dira honako hauek:

A) Oiartzualdea (Gipuzkoa), honako udalerri hauek osatzen dute: Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Hernani.

B) Nerbioi itsasadarra (Bizkaia), honako udalerri hauek osatzen dute: Sestao, Ortuella, Trapaga Harana, Abanto, Muskiz, Zierbana, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo, Alonsotegi eta Erandio.

Halaber, deialdi honetan ezarritakoaren arabera, gainerako udalerriak izango dira, gune ahulenatzat hartzen ez diren kasuetan, langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20 handiagoa dutenak, ezarritako azken kalkuluaren arabera, EUSTATen eskuragarri dagoena (http: //www.eustat.eus/municipal/datos_estadisticos/info_territorial_c.html) eta honako hauek dira:

a) Araba: Artziniega, Asparrena, Berantevilla, Bastida, Lagran, Lantziego, Lantaron, Moreda, Oyón-Oion, Okondo, Agurain, Ekora eta Zanbrana.

b) Bizkaia: Areatza, Arrigorriaga, Artzentales, Balmaseda, Basauri, Bermeo, Bilbo, Busturia, Elantxobe, Ermua, Gueñes, Izurtza, Karrantza, Lanestosa, Ondarroa, Sukarrieta, Trutziotz, Ugao, Urduña, Zalla eta Zaratamo.

c) Gipuzkoa: Alegia, Berrobi, Ikaztegieta y Soraluze.

Eskaerak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindu hau argitaratu eta hurrengo eguneko 9:00etan hasiko da eta 2018ko irailaren 28an eguerdiko 12:00etan amaituko da, edo eskuragarri dauden funtsak agortzen direnean.

Gainera, egoitza elektronikoaren helbidea edo, gutxienez, www.euskadi.eus jarri beharko litzateke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko