Eu

Gobernuak EAJ-PNV eta PSE alderdiek Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema eguneratuko duen legea prestatzeko batera egin duten proposamena ospatu du (Gobernu Bilera 2018-05-22)

2018.eko maiatzak 22

Lege-proposamena kontuan hartzeko irizpena adierazi du; izan ere, testu horrek prestazioa egungo premietara egokitu, sistema hobetu eta babeseko eta gizarte-kohesioko indizeak areagotu nahi ditu

Gobernu Kontseiluak, gaur, Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak talde legebiltzarkideek batera aurkeztutako “Diru Sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako” lege-proposamenaren aldeko irizpena adierazi du.

Eusko Jaurlaritzak aitortu du DSBEak ematen duen euskal babes-sistemak ez duela parekorik Estatuan, eta txalotu egin du bi alderdi politikoek aurkeztutako testuaren helburua Gobernua bera kudeatzean urteetan antzeman diren disfuntzioak zuzentzea izatea eta, horrela, prestazioa egungo errealitate sozioekonomikora egokitzea. Gobernuak ongi ikusten ditu aldaketa horiek; izan ere, sistema hobetzea eta orain arte emandako babes- eta kohesio-indizeak areagotzea dute helburu.

Gobernuak ospatzen du bi taldeek lana batera egin izana; izan ere, Legebiltzarreko ekimenak bermatu egingo ditu, horrela, gutxieneko baliabide batzuk, ekonomikoki txarren daudenek bizitza duina izateko, eta, halaber, gizarte-bazterketako egoerarik egon ez dadin lagunduko du.

SISTEMA EGUNERATUA, AUTONOMOA ETA HURBILA

Araudi-testuaren helburua da Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistema eguneratzea, sistema autonomo gisa, prestazioen onuradunek lan-merkatura sartzeko eta gizarteratzeko dituzten aukerak hobetzea, herritarrengandik hurbilago egongo den sistema ezartzea laguntza “pertsonalizatuak” errazago emateko, eskainitako prestazioen babesa hobetzea eta prestazioen kudeaketaren hobekuntzan aurrera egiteko eta epeak bete ahal izateko baliabideak ematea.  

Gobernuaren iritziz, proposamen ausarta eta integrala da, Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistema:

  • Autonomoa izateko, baina Euskadiko hiru erakunde-mailen kudeaketa eta funtzionamendu partekatuarekin.
  • Babesa pixkanaka areagotzeko aukera ematen duten funtzionamendurako egitura-oinarriak izateko, gizarteratzeko tresna ekonomiko, sozial eta lanekoen konbinazioari esker.
  • Euskadi barruan sistemaren homogeneotasuna bermatzeko, zuzentasun- eta berdintasun-irizpideekin
  • Prestazioak kobratzen dituzten pertsonak lan-merkatuan sar daitezen bultzatzeko
  • Prestazioak kobratzen dituzten pertsonen gizarteratzeari bide emateko
5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko maiatzak 25

    Coincidimos en ello, veremos pues cual es el resultado pero si como dicen "que la Ley mejore una herramienta tan importante para la cohesión y el estado del bienestar como la RGI es un deseo que compartimos." ¿Por que no se ha presentado un MEJOR PROYECTO y sin los RECORTES que se plantean en la propuesta? ¿No hubiera sido eso lo deseable? Que la Ley mejore puede ser un objetivo que compartamos muchas personas pero LA PROPUESTA presentada tiene, de partida, cuestiones que empeoran la situación a aquellas personas que más ayudas necesitan.
    Saludos

  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2018.eko maiatzak 25

    Estimado Joxean, que la Ley mejore una herramienta tan importante para la cohesión y el estado del bienestar como la RGI es un deseo que compartimos.
    Un abrazo

  • 2018.eko maiatzak 24

    Cierto es que para ser aprobada necesita que el parlamento, a través de los grupos políticos allí presentes, la aprueben pero lo que tenemos sobre la mesa, que puede ser cambiado o no, es la propuesta que se ha presentado, la verdad es que no se si ha sido el G.V. o los Grupos parlamentarios que lo sustentan (PNV-PSOE) y ES ESA propuesta la que yo criticaba pues supone un recorte, es lo que nos dejan a la ciudadanía.
    ESPERO que haya cambios, los suficientes para hacer de la RGI un instrumento que ayude a las personas que más lo necesitan, a salir de la pobreza, a vivir sin ser pobres.

  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2018.eko maiatzak 24

    Estimado Joxean, esta propuesta de Ley ha de pasar los trámites del Parlamento antes de ser aprobada, y necesita el respaldo de las y los parlamentarios. En el proceso, puede ser modificada y/o mejorada.
    Depende de los grupos parlamentarios y no del Gobierno.
    Un abrazo

  • 2018.eko maiatzak 23

    Va a suponer un RECORTE importante para muchas personas que actualmente perciben la RGI. Aunque un pequeño aumento de la cantidad es cierto que se propone ese hecho OCULTA que van a existir muchas personas que, por su dura situación laboral y/o personal van a sufrir un gravisimo recorte. El hecho de que solo una RGI se vaya a permitir por vivienda supone que o no se conoce la realidad de muchas personas o familias o, lo que es más grave, que se les quiera perjudicar, recortar, justo a quienes más ayudas necesitan. Si a eso sumamos que PNV-PSOE están aprobando ayudas para los más ricos y quienes más patrimonio tienen, esta propuesta va en sentido contrario a lo que la sociedad vasca necesita, en concreto quienes más ayudas necesitan de verdad.

Komunikabideek behera kargatzeko