Eu

153 ikaslek parte hartu dute Ibaizabal eta Zaldai ibaietan hondakinak biltzeko jardunaldian Bioaniztasunaren Mundu egunean

2018.eko maiatzak 22
  • Jardunaldia Aztertu Programak, Ingurugelak eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak antolatu dute gure ibaien balioaz ohartarazteko, eta jendartearen ohitura onen garrantzia azpimarratzeko, egoera onean izango baditugu
  • Ingurumen sailburuorde Elena Morenok eta URAko zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredok, Iurretako alkate Iñaki Totorikaguenak eta Mankomunitateko presidente Aitor Lopezek parte hartu dute Ekinaren Egunaren seigarren edizioan antolatutako ekintza horretan

Ingurumen sailburuorde Elena Morenok eta URAko zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredok, Iurretako alkate Iñaki Totorikaguenak eta Mankomunitateko presidente Aitor Lopezek  Iurretako lehen eta bigarren hezkuntzako 153 ikaslerekin parte hartu dute hondakin-bilketan Ibaizabal eta Zaldai ibaietan, Ekinaren Egunaren seigarren edizioan.

Bioaniztasunaren mundu eguna aintzat hartuta, Ibaiazabal ibaiaren garbiketa-lan horiek xede dute ikasleak sentsibilizatzeaedonola botatako herri/hiri hondakin solido urbanoek (edukiontziak, poltsak, zapitxoak…) gure ibaietan sortzen dituzten erasanaz. Plastiko-poltsak, botilak edota errefreskagarri ontziak lurrera botatakoan gertuko ibairen batera heltzen direnez, horiek guztiak paisaian, ingurumenean edota  faunan dituzten ondorioez ere jabearaztea du helburu hondakin-bilketak.

Aurten 26. urteurrena beteko duen Aztertu Programaren   eta Eskolako Agenda 21en barnean sortutako ekimen bat da.

Iurretako Maiztegi Herri Eskolako lehen hezkuntzako eta Juan Orobiogoitia bigarren hezkuntzako institutuko ikasleek hartu dute parte, goizeko 8:00etatik eta 17:00 bitartean, hondakin solido urbanoak biltzen, sailkatzen, pisatzen, zehazten eta,  gero ondo kudeatzeko, dagokien ontzietan biltzen.

Lan horietan, eguerdian,  parte hartu dute ere ingurumen sailburuorde Elena Moreno eta URAko zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredok, Iurretako alkate Iñaki Totorikaguenak eta Mankomunitateko presidente Aitor Lopezek  eta gerturatutako ikasle, irakasle eta monitoreekin solasean izan dira.

Morenok eta Martínez de Cabredok ikasleen parte hartzea eskertu dute eta halako ekimenen garrantzia azpimarratu dute “eguneroko kontsumo-ohiturekduten ondorioez jabetzeko: beren beregi, gure herri eta hiriak zeharkatzen dituzten,eta biziaren euskarri diren, ibaien egoeran”.

“Ekimen honek ohartarazten digu ibaietako ibilgu eta ibaiertzak zikintzen dituzten askotariko hondakin-kopuruaz, zein kontsumitzen ditugun gauzen hondakinen kudeaketaren garrantziaz”.

Bestetik, Martinez de Cabredok azpimarratu du “ibaiak arroetako arteriak direla. Hondakinak edonola isuriz gero, urak lehenxeago edo beranduxeago eramango ditu gertuko errekasto edota ibairen batera; hortaz, ibaiak hamaika hondakinen xurgatzaile bilakaraziko ditugu, erabat zikinduz, kaltetuz eta itsustuz”. “Erasan hori murriztuko badugu” zehaztu du URA-Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak “guztion eskura dugun neurria beharrezkoa dugu: zorura hondakinik bota beharrean, dagokion ontzira eramatea”.

Iñaki Totorikaguenak adierazi du, garrantzitsua dela gazteak hondakin-bilketan aktiboki parte hartzea: “beraiek dira etorkizuneko gizartea osatuko dutenak, eta, denbora laburrean, kontsumitzaile, ekintzaile, hezitzaile edo beraien seme-alaben eredu bezala erabaki estrategikoak hartuko dituztenak”.

Hori horrela, Aitor Lopezek ondorengoa gehitu du: “beraz, garrantzitsua da Eskolako Agenda 21 bezalako irakunkortasunerako heziketa-programekin jarraitzea, komunitateko parte-hartzean oinarritzen dena; ezagutzak, gaitasunak, jarrerak eta motibazioa garatuz”. Durangaldeko eskualdean orain dela 13 urtetatik martxan dago Eskolako Agenda 21 eta 14 ikastetxe hartzen ditu bere gain, 2-18 urte bitarteko ikasleekin.

----------------------------------

Zer da AZTERTU?

AZTERTU programa Euskal Autonomia Erkidegoan hasi zen 1992an AZTERKOSTA izenarekin, itsasbazterrari buruzko Europako Ingurumen Hezkuntzako “Coastwatch” programaren egokitzapen gisa, eta gero IBAIALDE programarekin osatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien egoera aztertzeko. Azpimarratu behar da aurten AZTERKOSTAk 26 URTE bete dituela (26 kanpaina garatu dira) Euskadin abian jarri zenetik.

AZTERTUk aukera ematen du Euskadiko kostaldearen eta ibaien egoerari buruz balorazio orokorrak egiteko; iritziak eta ideiak emateko; eremuak proposatzeko haien kontserbazioa interesgarritzat jotzen delako, eta ingurunea ezagutze  eta hobetze aldera lan egiteko.

Duela urte batzuetatik hona, 20.000 pertsona inguruko zifra batek hartzen du parte urtero AZTERTU programak proposatutako jardueretan, eta gehienak ikasleak dira. Hala ere, ez da ahaztu behar inplikazio gero eta handiagoa dutela elkarteek, udal-kolektiboek, familiek eta pertsonek norberaren izenean.

*informazio gehiago http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-aztertu/eu/ helbidean

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak