Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak ostegunean jasoko du urteko pertsonaientzak gordetako Goi-Zuzendaritzako Dintel Saria 2011

2011.eko urtarrilak 23

Dintel Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak IKTen alde egindako sustapena aitortu du

Dintel Fundazioaren Patronatuak "aho batez" aitortzea erabaki du Justizia eta Herri Administrazioko sailburu Idoia Mendiak bere kargutik egin duen Informazio eta Komunikazioen Teknologien (ITK) sustapena. Horrela, autonomia administrazioaren esparruko urteko pertsonaientzat gordetako Goi-zuzendaritzako 2011ko Dintel Saria jaso du. Saria, datorren ostegunean jasoko du Madrilen, Manuel Chaves Lurralde Politikako eta Administrazio Publikoetako ministroaren eskutik.

Aitorpen hau azken 20 hilabeteetan bere sailak jaso dituen beste sariekin biltzen da. Horien artean daude Informazio Gizartea Garatzeko Proiektu edo Ekimen Onenaren Autelsi saria (KZgunea sareagatik), Herritarrari Zerbitzu Proiektu onenari FICOD saria (Open Data Euskadi) eta Administrazio Elektronikoko Zerbitzuentzako Tecnimap saria (Mugikorraren bidezko Ordainketaren Pasabidea).

Bere Web-orrian bere burua aurkezten duen arabera, Dintel Estatu mailako fundazio pribatu bat da, Informazioa eta Telekomunikazioen Teknologiak hedatzea helburu duena. Herri Administrazioaren esparruko herritarrentzako zerbitzuen arloan erabakitzeko eta prospekzio teknologikoa egiteko edo definizio estrategikoa egiteko ahalmena duten alor publiko edo pribatuko zuzendaritza-taldeetako kideen arteko harreman handiena, edo 'networking', lortzeko antolatzen ditu bere jarduerak.

Goi-zuzendaritzako 2011ko Dintel sariak emango dira, alor publiko edo pribatuko zuzendaritza-taldeetako kideen arteko 'networking'a laguntzeko, fundazioak aurten antolatu duen lehen 'meeting-point'ean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)