Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernuak INDARTU 2018 programa lagundu du, laguntzaren zati bat langabezia %20 baino altuagoa den herriei zuzendu dute

2018.eko maiatzak 22

Gorbernuko bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Josu Erkoreka saiburuak eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailburuak, Arantxa Tapiak, gaur eguardian prentsaurrekoa eman dute Gobernu Kontseiluan jorratu diren gaien berri emateko.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak Gobernu Kontseiluaren ondoko prentsaurrekoan jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak zotzi milioi euro bideratuko dituela, 2018ko INDARTU programaren bidez, inbertsio produktiboa egiten duten eta, ondorioz, Nerbioi Ibaiaren Ezkerraldean eta Oiartzualdean hobekuntza lehiakorra eta garapen ekonomikoa dakarten enpresentzako laguntzetara. Gainera esan du programa horri esker laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten udalerrietara ere iritsiko direla.

Era berean, Tapia sailburuak esan du diru-laguntza horiek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatutako 2017-2020 Industrializazio Planaren esparruan daudela eta tresna eta programa egokiak direla enpresa-inbertsioak sustatzeko eta enplegu-aukera berrien sustatzaile eta sortzaile berrientzako laguntza integrala ezartzeko.

 

LANKIDETZAKO LAGUNTZAK

Bestalde, Josu Erkoreka bozeramaileak Eusko Jaurlaritzak garapenerako lankidetza-proiektuak finantzatzeko bideratu dituen laguntzen berri eman du. Gobernuko bozeramaileak esan du Gobernuak 35,5 milioi euroko gastua baimendu duela helburu horretarako. 

Sailburuak azaldu du “Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia”ren programen bidez, hiru proiektu-mota finantzatuko direla:

  • Hegoaldeko herrialde pobretuetako pobreziaren aurkako borroka.
  • Garapen produktiboa, prestakuntza eta laguntza teknologikoa Hegoaldeko herrialde pobretuetan.
  • Euskadin garapenerako hezkuntza, helburu bikoitzarekin: munduan desberdintasunak eragiten dituzten kausak ulertzea sustatzea; eta herritarrek egungo gizarte-ereduak eraldatzeko dauzkaten inplikazioa eta konpromisoa sustatzea.

Gainera esan du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, gaur egun, 300 proiektu finantzatzen dituela mundu osoan.

 

LH-KO IRAKASLEEN LIBERAZIOA

Bestalde, gaurko bileran, Josu Erkorekak esan du 1,8 milioi euroko gastua onartu dela, Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxeetako irakasleei prestakuntza emateko. Programa hau Lanbide Heziketaren IV. Euskal Planean sartzen da. “Zenbateko horren bidez, LHko irakasleen liberazio osoa edo partziala ordaindu ahalko da, 2018-2019 ikasturtean prestakuntza jasotzeko”, esan du bozeramaileak.

Prestakuntza ona duten irakasleak nahi ditugu, ikasleei, Euskadiko LHko gainerako zentroei eta inguruneko enpresei ezagutza transferituko dietenak, honako hauek sustatuko dituztenak:

 - Ikaskuntza-ingurune espezializatuagora eta konplexuagora egokitutako gaitasun eta metodo berrien garapena.

 - Ikasleek enpresetan, bereziki ETEetan parte hartzea ekarriko duten proiektuak.

 - LHko zentroek enpresen espezializazio-mailaren hobekuntzan parte har dezaten sustatzea.

 

DSBE IRIZPIDEA HARTZEA

 Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak, gaur, Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak talde legebiltzarkideek batera aurkeztutako “Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko” lege-proposamenaren aldeko irizpena adierazi duela. “Gizarte Babeserako Euskal Sistemak ez du parekorik Estatuan.

Hura mantentzea ezinbestekoa da gehien behar duenari laguntza bermatzeko”, esan du. Gainera nabarmendu du aurkeztutako lege-proposamenak diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko sistema finkatzen duela eta, horretarako, hobekuntzak planteatzen dituela, egungo DSBEa 10 urtez aplikatzen jardun ondoren. 

 

BESTE GAI BATZUK

Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruan galdetu zaionean, Erkorekak esan du erabakia alderdi politikoei dagokiela, eta “Eusko Jaurlaritzak errespetatu eta ulertu egiten dituela hartzen dituzten erabakiak”. Esan du erakunde-egonkortasuna bermatzeko erabaki oro “dela garrantzitsua”, bai eta erakundeak autogobernatu eta erabakitzeko gaitasuna izatea ere.

Bestalde, espetxeetako politikari lotutako galderak direla eta, Erkorekak esan du “Lehendakariak Rajoy presidentearekin izandako topaketa guztietan planteatu duela gai hau” formalki, ahalik eta modurik argudiatuenean, betiere amaierako egoerari begira, bizikidetza zibilizatua eraikitzeari begira”.

 

Gai ordena

Prentsa txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak