Berriak Segurtasuna
Eu

Euskadiko lau udaletako 38 udaltzainek jaso dituzte Arkauteko Akademian prestakuntza-ikastaroa gainditu izanaren diplomak

2018.eko maiatzak 21

Udaltzainei diplomak emateko hurrengo ekitaldia uztailaren amaieran egingo da

 

Guztira 38 udaltzainek (31 gizonezkok eta 7 emakumezkok) jaso dituzte gaur Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian prestakuntza-ikastaroa gainditu dutela eta euren destinoetan udaltzain-lanetan aritu daitezkeela (29 Gasteizen, 4 Tolosan, 4 Azkoitian eta 1 Errenterian) egiaztatzen duten diplomak. Ekitaldiaren buruan Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia izan da, eta berarekin izan dira Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrena, Segurtasun Saileko hainbat kargudun eta udaltzain berriak lanean arituko diren udaletako alkate eta ordezkariak.

Jada zazpi hilabete igaro dira Gasteizko, Tolosako, Azkoitiako eta Errenteriako udaltzaingoetako 38 izangaiek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako geletan euren prestakuntza-ikastaroa hasi zutenetik. 2017ko urriaren 16a zen, 298 izangaik Ertzaintzako 26. Promozioaren prestakuntza-ikastaroa hasi zuten eguna, baina ertzaingai horiek oraindik beste bi hilabetez jarraitu beharko dute ikastaroan ertzain kredentzialak jaso aurretik.

Arkauteko Akademian elkarrekin egon diren denbora horretan, udaltzaingoetako izangaiek 1.048 eskola-ordu, prestakuntza dibertsifikatua eta polizia-eskumenetara doitua jaso dituzte. Behin prestakuntza-fasea gaindituta, jada udaltzainak direnek euren lanpostuetan urtebeteko praktikak eginda amaituko dute prozesua.

Ekitaldiaren hasieran, Malentxo Arruabarrena Julianek, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendari Orokorrak, udaltzain berrirei eskainitako hitzaldian, zera azpimarratu du: “Udaltzain gisa zuen ibilbide profesionala eraginkortasunez gidatuko duten ezagutzak eman nahi izan dizkizuegu. Eta ez ezagutza teknikoak edo legeek markatzen dizkiguten printzipio etikoei buruzko informazioarekin lotutakoak bakarrik, horiez gainera baita ordezkatzen dituzuen erakundeari eta hiritarrei, oro har, segurtasunaren eta babesaren arloan ahalik eta zerbitzurik onena ematen lagunduko dizueten portaerak eta printzipioak ere”.

Udal ordezkarien partaidetzarekin, diploma banaketa amaitu ostean, Estefania Beltran de Heredia Arroniz, segurtasun sailburuak, hitz batzuk luzatu dizkie Akademiako ekitali aretotara bildutakoei, Akademiaren beraren formakuntza lanaren garrantzia nabarmenduz: “Larrialdien eta Poliziaren Euskal Akademia, Euskadiko segurtasun publikoa bermantzen duten politiken ezbairik gabeko erreferentea da. Ez dago polizia ereduez, euskal poliziaz, segurtasun publikoaz, hiritargoaren babesaz, nahiz Euskadiko segurtasun publikoaren oinarrizko printzipioen beste edozein kontzeptuz hitz egiterik, Akademia honek garatzen duen formakuntza lan sakona ulertu, aitortu eta babestu gabe”.

Udaltzain berriei zuzendutako hitz hauekin amaitu ditu bere adirazpenak sailburuak: “Tolosak, Azkoitiak, Errenteriak eta Gasteizek euren formakuntza ziurtatutako udaltzain berriak dauzkate gaurdanik. Baina izan ditzatela, batez ere, hiritargoaren eguneroko segurtasun premia eta eskariei erantzuteko prest dauden pertsonak. Hau da, herriko agintariekin, dagokien Ertzain-etxearekin eta Euskadiko segurtasun publikoaren alde lan egiten duten eragile eta erakunde guztiekin, orpoz-orpo lan egiteko prest zaudeten lankideak”.

Udaltzainei diplomak emateko ekitaldi honez gainera, uztailean beste bat egingo da, eta bertan Euskadiko hamabi udaletako 118 udaltzaini (102 gizon eta 16 emakume) emango zaizkie prestakuntza-ikastaroa gainditu izana egiaztatzen duten diplomak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren jarduera bizi horri batu behar zaizkio azken hilabeteotan prestakuntza-ikastaroak bertan egin dituzten eta udako hilabeteetan Euskadiko udaletako eskaera puntualei erantzun ahal izateko udaltzaingoetako bitarteko udaltzainen poltsetan sartuko diren beste ia 200 pertsona.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Segurtasuna
    2018.eko maiatzak 23

    El 30 de agosto de 2017 se publicó en el Boletín Oficial del País Vasco la convocatoria de la Academia Vasca de Policía y Emergencias para realizar el primer proceso de acceso y selección unificado de Policía Local de Euskadi a fin de cubrir un total de 72 plazas en doce ayuntamientos vascos que de forma previa habían suscrito un convenio de encomienda de gestión para delegar la realización del proceso en la Academia de Arkaute, ajustándose a unas bases previamente consensuadas.

    Te envío la convocatoria publicada en el BOPV y el enlace a la noticia que también se publicó en Irekia.

    https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2017/08/1704235a.shtml

    https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/40528-academia-vasca-policia-emergencias-publica-hoy-bopv-primera-convocatoria-ope-conjunta-policia-local-para-cubrir-plazas-doce-ayuntamientos-vascos

    Un saludo.

  • 2018.eko maiatzak 23

    segurtasuna ....no la pregunta no es esa
    la pregunta es donde se pueden ver los ayuntamientos que han solicitado participar en la convocatoria conjunta de plazas de policias locales
    deberia ser una informacion publica y actualizada
    agradeceria un link directo
    mila esker

  • Segurtasuna
    2018.eko maiatzak 22

    Los ayuntamientos representados en la entrega de diplomas del día 21 de mayo en la Academia vasca de Policía y Emergencias fueron: Tolosa, Azkoitia, Rentería y Gasteiz.
    En la próxima entrega de diplomas del día 27 de julio, los Ayuntamientos serán: Abadiño. Arrasate,,Arrigorriaga, Basaur, Bilbao, Galdakao, Getxo, Mungia, Pasaia, Santurtzi, Zarautz, Zumaia.

    Gracias por su atención.

  • 2018.eko maiatzak 22

    kaixo
    porque no se puede ver en ningun link los ayuntamientos participantes en la siguiente convocatoria conjunta o en la actual?

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Vitoria-Gasteizko, Azkoitiako, Tolosako, Errenteriako alkateak