Eu

Ernesto Sainz Lanchares familia eta haurren jaian, Gasteizko Boulevard merkataritza-zentroan

2018.eko maiatzak 19

VG 2018 05 19

Ernesto Sainz Lanchares Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Aniztasuneko zuzendariak, gaur goizean, Hirukidek Vitoria-Gasteizko Boulevard merkataritza-zentroan antolatu duen Familien Eguneko ekitaldietan parte hartu du; bertan, bertaratu direnekin, Eusko Jaurlaritzak prestatutako Familia eta Haurrei Laguntzeko IV. Planari buruzko alderdiak aztertu ditu; plana laster onetsi eta aurkeztuko da. Marian Olabarrieta Gizarte Ekintzako foru-diputatuarekin eta Nerea Melgosa zinegotziarekin batera, Sainz Lancharesek Bideojokoen, Gymkana ekologikoaren, Eskrimaren, Dumpingaren, 3x3 tiro saskiaren eta gurpil-aulkiko zirkuituaren instalazioak eta makillaje eta azazkal-bernizeko tailerrak, English is fun, txotxongiloen, jasangarritasunaren eta ingurumenaren, robotikaren hastapenen edo joko erraldoien tailerrak bisitatu ditu. Igandean, ekainaren 17an, jaia Tomas Alba (Sagues) plazan izango da, Gros hondartzaren ondoan Donostia-San Sebastianen eta, Bizkaian, irailaren 15ean izango da, larunbatean, Bilbon, Kasilda parkean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Marian Olabarrieta, Nerea Melgosa