Eu

Euskal Egurgintzak %3 egingo du gora eskaerak eta prezioek gora egitearen ondorioz

2018.eko maiatzak 18

Gaur arratsaldean Baskegur Eguna ospatu da Pasaian egurrezko ontzigintzari omenaldia eginez. Bigarren urtez jarraia, Euskadiko Egurraren Elkarteak Sektoreko profesionalen eta gizartearen arteko jai giroan murgildutako eta esperientziak partekatzeko topaketa antolatzen du, Euskal gizartean basogintza- egurgintza sektorearenganako ezagutza sustatzeko eta egungo egoeraren eta etorkizuneko erronken balantzea egiteko.

Baskegurrek gaur emandako datuen arabera Egurgintza sektoreak berriz ere gora egingo du 2018an. Euskadiko Egurraren Elkarteak %3ko igoera aurreikusi du, batik bat europar mailako eskaerak gora egin eta prezioek zertxobait ere gora egin dutelako. Baskegurreko zuzendari Oskar Azkaratek ziurtatu duenez, urte positiboa izango da enpresa gehientzat, batik bat lehen eta bigarren eraldatzean.

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterolak Baskegur Eguna ekitaldian parte hartu du, eta nabarmendu du basogintza 2014-2020 aldirako LGPren ardatz estrategiko nagusietako bat dela, landa garapenaren zatia delako eta garapen iraunkorrean laguntzen duelako.

LGPren barruko jarduera garrantzitsuenen artean nabarmentzekoa dira, besteak beste, “lehen eta bigarren eraldaketako industriari babesa ematea, obra publikoetan bertako egurraren erabilera sustatzea , sektorea nazioarteratzea, eta proiektu estrategiko gisa, Basogintzaren Bioekonomia garatzea; izan ere, azken jarduera hori, martxoan Donostian antolatu genuen jardunaldian aurkeztu genuenez, erronka bat da eta horretarako ezinbestekoa da Euskadi basogintzaren ekonomiaren erreferente posizionatzea Europaren hegoaldean. Gure lurraldeko basogintzaren-egurraren sektorearen balio katea garatzeko eta gai horretan aurrera egiteko helburu garbiarekin”, gehitu du Manterolak.

Egurraren balio katerako, bioekonomiak garapen ekonomikoko proiektuak gauzatzeko balio behar du, zehazki egurraren balio kateari lotutako enplegu arlo eta jarduera ekonomiko berriak sortzeko proiektuak gauzatzeko.

Azkaratek behin eta berriz  azaldu duenez “Finlandia, Suedia, Alemania edo Frantzia bezalako muturreko ekonomiek bultzatzen dituzten egurraren eta bioekonomiaren erabilera sustatzen dituzten herri estrategiak beharrezkoak dira. Herri horietan egurraren erabilera, Euskadiko ratioekin alderatuta oso handiak dira, aberastasun iraunkorra, berrikuntza eta kualifikatutako milaka lanpostu sortuta”.

Baskegurreko zuzendariak berriz ere azpimarratu du “petroliotik eratorritako produktu asko, gure basoetatik ateratako baliabideekin egin daitezke eta egin ahal izango dira. Paradigma aldaketa baten aurrean aurkitzen gara maila internazionalean, bai eraikuntzan, bai energia-sektorean, kimika berdean edo paketatze adimenduan Aurrera pausu nabarmenak ematen ari dira egurra eta bere deribatuak nabarmentzeko”.

EGURRAREN EUSKAL BEHATOKIAREN DATUAK

Zehazki, sektorea monitorizatu eta sektorearen egiazko irudi bat eskainiko duten datu eguneratuak eskuratze eta erabaki estrategikoak hartzeko bidea errazte aldera, Baskegurrek UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa fakultatearekin batera, Egurraren Euskal Behatokia martxan jarri du. Sektorearen zenbateko makroekonomiko nagusiak berraztertu eta basogintza-egurgintza esparruko adierazle nagusien jarraipen eta analisia egingo du.

Eragin eta balio ekonomikoak

Aztertutako estatistiken arabera, basogintza eta egurgintzak euskal BPGari egindako ekarpena %1,5ekoa da eta jarduera honen garapenak Administrazio Publikoei estimatutako diru sarrerak, 309 milioi euro baino gehiago suposatzen dute.

Enpleguaren gaineko eraginak ere garrantzitsuak dira: 18.000 langile, EAEko langileen zenbateko osoaren %2,42 baino zertxobait gehiago.

Basogintza-egurgintzaren sare enpresarialaren ezaugarriei dagokionez, enpresa txikia nagusi dela azpimarratu beharra dago. %94k 20 langile baino gutxiago ditu, eta gainontzeko %6 enpresa ertain eta handiei dagokie.

Sektorearen estatistikaren ezaugarriei dagokionez, nabarmentzeko da bertoko egurraren kontsumoarena. Behatokiak argi uzten du euskal industriak bertoko produktuaren alde apustua egiten duela, bere garapena eta 0 km sustatuz. Izan ere, gure enpresek darabilten egurraren %70a Euskadiko basoetatik ateratakoa baita.

Euskadi, baso herria

Euskadiko baso-lurrek gutxi gorabehera, herrialdeko %55a osatzen dute, 397.223 hektareekin, EBeko ratio handienetarikoa. Espeziei dagokionez, bi dira nagusiki baso-azalerak, batetik hostozabalak (%53,5) eta bestetik koniferak (%46,5). Koniferek eta batez ere radiata pinuak ustiapen komertzialen zenbateko osoa osatzen dute, 2017an baimendutako mozketen %86,8.

Baskegur eta bere bazkideek, baliabide natural baten iraunkortasuna bermatzen duen ekonomia zirkularraren eredua bultzatzen du. Azken finean, Baskegur, PEFC baso-ziurtagiria, hots, gurean gehien ezartzen den eta FSC ziurtagiria ere eskaintzen duen Estatuko enpresa-multisite handiena baita. Zigilu hauek, modu iraunkorrean kudeatutako basoetatik ateratako produktuak direla bermatzen dute.

II Baskegur Eguna

Bertaratutakoek Albaola ontzigintza faktoria bisitatu dute eta Hermione egurrezko itsasontzi frantziarra ere ezagutzeko aukera izan dute. 1779 eta 1793 urteen bitartean itsasoak barreiatu zituen gerra ontziaren erreplika bat. Pasaiako Juanba Berasategi Auditorioan egindako euskal egurgintzaren galak amaitutzat eman du eguna.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak