Eu

Eusko Jaurlaritzak "Open data" kultura sustatzeko datu irekien ideia eta aplikazio onenentzako sarien bigarren edizioa deitu du

2018.eko maiatzak 21
  • EHAAk, gaur, datu irekien bi lehiaketaren deialdiak argitaratu ditu, horrelako datuak dituzten euskal administrazio publikoen katalogoak badaudela jakinaraztera emateko, horien ahalmena erakusteko eta horien berrerabilera sustatzeko, bai eta irekitzeko ahalegin gehiago behar izateko gehien eskatzen diren datuak zehazteko ere
  • Datu irekiak berrerabiltzeko ideiarik onenei eta zerbitzuak, azterlanak edo web-aplikazioak hornitzen dituzten bi proiekturik onenei emango zaie saria.
  • Epaimahaiak aurkeztutako proiektuen baliagarriatasuna balioetsiko du, etekin ekonomikoa lortzeko duen ahalmena, balio soziala eta publikoa sortzeko duen ahalmena eta haren bideragarritasuna eta erabiltzeko erraztasuna

 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, gaur, bi “Open data” lehiaketaren deialdia argitaratu du, datu irekiak berrerabiltzeko 4 proposamen onenak aintzatesteko. Zerbitzu, azterlan, web-aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazio bat sortzeko balio dezaketen bi ideiarik onenek jasoko dute saria, bai eta edonolako zerbitzu-mota, azterlan, web-aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazio hornitzen duten bi proiekturik onenek ere.

Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik egongo da bihartik, maiatzaren 22tik, ekainaren 30era arte, eta elektronikoki egin ahalko da, euskadi.eus webaren bidez, Egoitza Elektronikoaren atalean.

SARIAK 

Sari hauen bigarren edizioa da; horien bidez, Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman nahi du euskal administrazio publikoen datu irekien katalogoak badaudela, horien ahalmena, datu irekien berrerabilera eta horien ondoriozko zerbitzuen sorrera sustatu nahi du eta irekitzeko ahalegin gehiago egiteko kontsumitzaileek gehien eskatzen dituzten datuak zehaztu nahi ditu.

Eusko Jaurlaritzak 14.000 euro bideratuko ditu lau proposamen onenak ezagutzera:

  • Zerbitzu, azterlan, web-aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazio bat sortzeko ideia bat deskribatzen duen proiekturik onena: 4.000 euro
  • Zerbitzu, azterlan, web-aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazio bat sortzeko ideia bat deskribatzen duen bigarren proiekturik onena: 2.000 euro
  • Zerbitzu, azterlan, web-aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazioak ematen dituen proiekturik onena: 5.000 euro
  • Zerbitzu, azterlan, web-aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazioak ematen dituen bigarren proiekturik onena: 3.000 euro

EPAIMAHAIA

Hautagaitza guztiek erabili beharko dute, gutxienez, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko edo Gipuzkoako foru-aldundien edo Bilboko, Donostiako edo Vitoria-Gasteizko udalen katalogoetako datu-multzo bat. Epaimahaia zazpi pertsonak eratuko dute, horietako bakoitza Eusko Jaurlaritzaren, hiru foru-aldundien eta Euskadiko hiru hiriburuetako udalen ordezkari legez; epaimahaiak aurkeztutako proiektuen baliagarriatasuna balioetsiko du, etekin ekonomikoa lortzeko duen ahalmena, balio soziala eta publikoa sortzeko duen ahalmena eta haren bideragarritasuna eta erabiltzeko erraztasuna.

OPEN DATA EUSKADI 

Open Data Euskadi Euskadin sektore publikoaren informazioa berrerabiltzea sustatzen duen datu irekien ataria da. Zerbitzu honek datuak zuzenean eskaintzen ditu, transformaziorik eta interpretaziorik gabe, hirugarrenek horien bidez zerbitzuak sortu eta, horrela, administrazio gardena eta irekia lortu ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzak proiektu hau 2010ean jarri zuen martxan, eta mundu-mailan datu irekien lehen atarietako bat izan da. Gaur egun, 3.500 datu-multzo baino gehiago ditu, eta Estatuko datuen katalogoari datu-multzo gehien ematen dizkion ekimena da, guztizkoaren % 21.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IBatuz
    2018.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco convoca la segunda edición de los premios a las mejores ideas y aplicaciones de datos abiertos... https://t.co/fKxj7I4zcM

Ekitaldiko kargudunak