Eu

Basque Teamek eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak bikaintasunezko kirol proiektua aurkeztu dute

2018.eko maiatzak 18

Basque Team Fundazioak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak gaur aurkeztu dute Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan, Tokio 2020ko, Beijing 2022ko eta Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan euskal kirolarien parte-hartzea sustatzea helburu duen proiektua. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Porfirio Hernandez Kirol Egokituaren Euskal Federazioko presidentea eta Amagoia Arrieta eta Agurtzane Eguiluz kirolariak izan dira ekimenaren aurkezpenean.

Bikaintasunezko kirol proiektua martxan jarri da datozen hitzorduetan olinpikoak izateko potentzialtasun edo ahalmena duten kirolariekin. Nazioarte mailan, kategoria absolutuan, emaitzak dituzten kirolariei beka eman beharrean (hau Basque Team fundazioak egin du jada azken hamarkadan eta egiten jarraitzen du), proiektu hauek baliabideak kirolarien ingurugiroan ardazturiko ekimenetan oinarritzen dira. Fundazioak ez ditu kirolariak zertan bekatu, proiektuaren parte izateko. Batek ez du bestearekin zerikusirik. 

Euskal federazioek eta Basque Team Fundazioak gidatutako proiektuek kirolarien egunerokoa ezagutzen duen entrenatzaile bat izango dute ardatz. Horrez gain, kirolariek jarraipen zehatza izango dute eta euren beharrizan guztiak beteta geratuko dira. Hori da proiektuen xedea. 

Euskal federazioek zuzenduko dituzte proiektuak eta horretarako Basque Teamen laguntza ekonomikoa eta irudi eta komunikazio aholkularitza izango dute, Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroak eskainitako zerbitzu biomedikuekin eta kirol teknikoen aholkularitzarekin batera.

Kirol egokituaz gain, surfak, eskaladak, karateak, atletismoak, judoak, arraunak errugbiak, eskubaloiak, badmintonak, mahai-tenisak eta piraguismoak ere bikaintasunezko proiektua izango dute. Gaurko aurkezpenean, zehazki, dagoeneko ospetsuak diren kirolariek euren harri koskorra jarri nahi izan dute, Asier Garcia saskibaloi jokalariak, besteak beste. Kirol egokituaren proiektuaren barruan bi azpi-proiektu bereizten dira; horietako bat gurpil aulkiko saskibaloiaren ingurukoa da.

Hauexek dira Eusko Jaurlaritzak, Basque Team Fundazioak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak bultzatutako bikaintasunezko proiektua osatzen duten kirolariak:

 

 

Izena/Abizena

Jaiotze-data

Kluba/Probintzia

Kirola/Mota

Tania Castillo

2005/01/22

Bikaia-Javi Conde

Atletismoa T38

Fernando Michelena

1972/7/21

Gipuzkoa- Kemen

Olinpiar Tiroa R4 R5

Ibon Muguerza

1983/10/01

Gipuzkoa- Eibar Igerixan

Snowboarda

Itxaso Mungira

1999/11/11

Bizkaia- Javi Conde

Atletismoa T11

Iker Iglesias

1998/10/28

Gipuzkoa- Dordoka

Boccia BC5

Amagoia Arrieta

1974/02/10

Gipuzkoa- Dordoka

Boccia BC1

Nahia Zudaire

2004/05/10

Gipuzkoa- Konporta

Igeriketa S8

Sara Alvarez

2000/04/30

Alava- Itxaropena

Goalball

Maialen Solaun

2000/11/28

Alava- Itxaropena

Goalball

Maider Santesteban

1981/07/29

Gipuzkoa- IK

Goalball

Alejandro Prior

1991/09/17

Gipuzkoa- Fortuna

Eskrima

Ager Solabarrieta

1972/07/12

Bizkaia-Hamaika

Olinpiar tiroa

Nicolas Verdejo Aroca

1985/08/22

Gipuzkoa- IK

Goalball

 

 

 

 

Gurpil aulkiko sasakibaloia

 

 

 

 

 

 

 

Patxi Suarez

1999/07/20

Bizkaia- BSR Bilbao

 

Martin Perez

1997/09/16

Araba- Zuzenak

 

David Ramos

1997/06/23

Araba- Zuzenak

 

Alejandro Garcia

1999/05/24

Araba- Zuzenak

 

Txema Avendaño

1988/08/29

Bizkaia- BSR Bilbao

 

Ruben Viso

1994/09/02

Araba- Zuzenak

 

Beatriz Zudaire

2000/06/08

Araba- Zuzenak

 

Agurtzane Eguiluz

1997/04/18

Araba- Zuzenak

 

 

Fundación Basque Team Fundazio

20007. urtean Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak sortutako fundazioak bere hamargarren urteurrena ospatu du 2017an. Bere hastapenetan bezala, BASQUE TEAMek profesionalak ez diren kirolarien parte-hartzea nazioartean bultzatzeko eta maila bikaineko emaitzak lortzeko helburua du gaur egun ere, eta horretara bideratzen ditu bere baliabideak. Laguntza ekonomikoez gain mota guztietako zerbitzuak eskaintzen dizkie kirolariei (medikuak, teknikoak, coachinga, komunikazioarekin lotutako zerbitzuak, hezkuntza eta lan arlora egokitzeko laguntza...). 2007tik fundazioak 140 kirolari baino gehiago bekatu ditu, 41 kirol diziplinatan.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak