Eu

Josu Erkoreka: “Eusko Jaurlaritzak ez du ETAko presoen hurbilketa posible bat baieztatzeko frogarik”

2018.eko maiatzak 18

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka Bilboko Onda Cero irratiko estudioetan izan da gaur goizean. Bertan, elkarrizketa bat eman du kate horretako Más de uno saioan, eta aktualitate politikoa aztertu du irratiko saio hori gidatzen duten kazetariekin. Bozeramaileak esan du “Eusko Jaurlaritzak ez du ETAko presoen hurbilketa posible bat baieztatzeko frogarik”, baina bere ustez positiboa litzateke Euskadin bizikidetza normalizatzeko eta eraikitzeko.

Gainera, biktimak indemnizatzeko ETAko presoen eta preso ohien ondasunak konfiskatzeari buruz galdetuta, Josu Erkorekak esan duenez ez daki “zergatik gertatzen den orain mugimendu hori orokorrean talde terroristako preso ohi guztiekin, oso momentu zailetan kondena jaso izandako jendeaz ari garenean”.

Hala, Bozeramaileak adierazi du, delituen biktimen artean, eta zehazki terrorismoaren biktimen artean, berdintasuna nagusi izatearen alde agertzen dela Eusko Jaurlaritza, bere garaian Legebiltzarrak onetsitako biktimen Legearekin bat etorriz. “Ez dakit neurri horrek, ETAko terrorismoaren biktimetara soilik mugatzen denak, ezarri ote dezaken bereizketa bat ekintza terrorista baten biktimen eta beste ekintza baten biktimen artean, kontuan hartuta batzuek Estatuaren laguntza jasoko dutela jasan ahal izan duten kalteen ordainetan, biktimarioen ondarearen aurka, eta beste batzuetan ez dela horrelakorik egingo ikustean”, adierazi du.

Horregatik, euskal Exekutiboko bozeramaileak esan du egoera horren aurrean eztabaida publiko bat planteatu beharko dela tratamendua “guztientzat berdintasunezkoa” izan dadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)