Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Tucumán-en (Argentinan) ospatutako ZICOSUR topaketan parte hartu du, eskualde batuen ORU-FOGAR erakundea ordezkatuz

2018.eko maiatzak 17
  • Euskadik entitate subestatalen erakunde internazionala den ORU-FOGARen bigarren lehendakariordetza dauka.
  • Hego Amerika-ZICOSUReko erdi mendebaldeko integrazio zonaldea ORU-FOGAReko kide da.

Eusko Jaurlaritzak, Argentina-Mercosurreko Euskadiko Ordezkaritzaren eskutik, ZICOSURen batzarrean parte hartu du, eskualde batuen ORU-FOGAR erakundea ordezkatuz. Euskadi 2007tik, erakundea sortu zenetik, da partaide. Topaketa San Miguel de Tucumán-en egin da, izen berbera daukan Argentinako iparraldeko probintzia honen hiriburuan, eta ZICOSURen barne dauden Argentina, Bolivia, Chile, Brasil eta Paraguayko eskualdeko gobernuetako agintariek parte hartu dute. Hauetaz gain, Organización de Estados Americanos (OEA) delakoaren Idazkari Nagusi den Luis Almagro uruguaitarra ere topaketan egon da.

Emandako hitzaldian, Sara Pagolak, Euskadiko Ordezkariak, ORU-FOGARek bere sarearen parte diren eskualde ezberdinekin egiten duen lana azaldu du eta erregioak etorkizuneko  maila direla azpimarratu du. “Gure herritarrengandik oso hurbil gaude lurraldean bertan implementaturiko proiektuei esker, eta, aldi berean, mundura begiratzen dugu, kooperazio eta integrazioaren bitartez. Eskualdeek XXI. mendeko erronkei aurre egiteko malgutasun eta dinamismoa eskaintzen dugu”, gehitu du.

Hego Amerika-ZICOSUReko erdi mendebaldeko integrazio zonaldea ondorengo herrialdeek osatzen dute: Chileko Arica, Iquique, Tocopilla, Tarapacá, Antofagasta eta Atacama; Boliviako departamentu guztiak, La Paz izan ezik; Argentinako Jujuy, Salta, Chaco, Tucumán, Catamarca, Corrientes, Formosa eta Misiones probintziak; Brasileko Mato Grosso Do Sul Estatua eta Paraguayko Errepublikako departamentu guztiak, Peruko Hegoaldeko departamentuekin batera. Entitateak ikuspuntu konpetitibo batetik nazioarteko testuinguruan azpi erregioen txertaketa lortu nahi du, kanpo merkatua merkatu internazionalekin garatuz, komunikabide ardatzen artikulazioaren bitartez. Erakundearen beste helburu bat bere barne dauden herrien artean integrazio soziala eta kulturala sustatzea da, bakoitzaren garapen ekonomiko eta soziala lortzeko mekanismo bezala.

Eskualde Batuen Erakundeak / Eskualde Elkarteen Foro Globalak (ORU / FOGAR) mundu osoko eskualdeak biltzen ditu eta haien ordezkari gisa dihardu nazioarteko instantzien aurrean, garapen orekatuko eta lurralde-kohesioko politika globala sustatzeko. Tarteko gobernuak gobernantza globalaren eragileak direla jasotzea du xede nagusi, eta estatu-boterea beste eragile batzuen esku utzita deszentralizatzeak garapena bizkortzen duela defendatzen du. Erakundeko kideak bost kontinenteetako eskualdeetako gobernuak eta sareak dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak