Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak ez du aldaketarik ikusten espetxe politikan, Espainiako Gobernuaren aldetik

2018-05-17

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernandezek esan du gaur goizean hainbat hedabidek argitaratu duten informazioa, zeinetan irakur zitekeen Espainiako Barne Ministerioa ETAko presoen inguruan informazioa biltzen ari zela, barne prozedura baten barruan egiten diren noizbehinkako azterketak direla, presoen egoeraren txostenak eguneratzeko, hain zuzen. Hala, Fernandezek esan du ez dela Espainiako espetxe politikan inolako aldaketarik egon.

Adierazpen hauek Memoriaren Plaza erakusketaren aurretik egin ditu. Erakusketa hau Mondragon Unibertsitateko Goi Mailako Eskola Politeknikoko 7. Eraikinean egongo da ikusgai maiatzaren 15etik 25era bitarte. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren eta hiru euskal unibertsitateen arteko bizikidetza eta giza eskubideen inguruko konpromiso partekatuan du abiapuntua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)