Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Turista kopuruaren 2007ko errekorra % 7an hobetu zen 2010ean

2011.eko urtarrilak 24

Sustapen-politika berria, sektorearen ahalegina, Tourespañarekin lortutako akordioak eta lasaitasun-giroa dira euskal turismoaren arrakastaren arrazoiak

Euskadik azken 18 hilabeteetan turista-sarreren hazkundea izan du, 2009ko uztailaz geroztik. 2010, Euskadiko Turismoaren historiako urterik onena izan zen, aurreko urteko sarrerak % 12,4an gaindituz eta ostatu-gauak % 12,6an.

Guztira 2.238.699 lagunek bisitatu zuten Euskadi iaz, eta horrek esan nahi du 2010. urtea euskal turismoaren historiako urtetik onena izan zela. Orain arte sektoreko urterik onena, 2007. urtea, 145.000 bidaiaritan gainditu du, hau da, +% 7an.

Eustaten (Euskal Estatistika Institutua) datuen arabera, euskal hotel-establezimenduek *% 12,4ko hazkundea izan dute 2009. urtearekin alderatuta. Ostatu-gauei dagokienez, metatutako hazkundea are handiagoa da, +%12,6koa. 4,2 ostatu-gau egin dira 2010. urtean.

Lurraldeka, Arabak izan du hazkunderik handiena, hala sarreretan (+% 22) nola ostatu-gauetan (+% 25); Bizkaia, aldiz, +% 11 hazi zen turismo-sarreretan eta +% 14 ostatu-gauetan, eta Gipuzkoa +% 10 turista-sarreretan eta +% 7 ostatu-gauetan.

Hiriburuka, Vitoria-Gasteizek izan du hazkunderik handiena Erkidego osoan, +% 24ko hazkundearekin turista-sarreretan eta +% 29ko hazkundearekin ostatu-gauetan. Donostiak, bestalde, +% 13ko hazkundea izan du sarreretan eta +% 11koa ostatu-gauetan. Bilbok +% 11ko hazkundea izan du sarreretan eta +% 14koa ostatu-gauetan.

Datu horiek aztertzeko, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuorde Pilar Zorrillak prentsaurrekoa eman du Turismo zuzendari Isabel Muelarekin eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusi Ana Izagirrerekin batera.

Politika berria / 18 hilabete hazten

Euskal turismoaren arduradunek adierazi dute sektoreak Euskadin izan duen arrakasta hainbat alderdiren baturak ekarri duela: duela urtebete onartu zen Marketin Plana onartzearen ondorioz garatutako sustapen-politika berria, sektoreak erkidegoan egin duen ahalegina, Eusko Jaurlaritzak Tourespañarekin lortu dituen akordioak atzerrian sustatzeko, eta Euskadik orain kanpora begira erakusten duen lasaitasun-giroa.

Duela urtebete 'Euskadi, goza ezazu' marka turistikoa diseinatu zen. Gainera, euskal turismo-produktuak berriro definitu dira eta kalitatearen eta lehiakortasunaren aldeko apustua egin da. Horren ondorioz, Espainia osoko erkidegorik lehiakorrenaren saria eman zioten Euskadiri iaz, MoniTut azterlan sakonaren arabera.

Datuen azterketatik zenbait ondorio ateratzen ditugu. Besteak beste, Euskadik 18 hilabeteko hazkunde jarraitua darama, turisten sarrerari dagokionez. 2009. urteko uztailean hasi zen joera-aldaketa hori.

Atzerriko turisten errekorra

Atzerritarren sarrera nabarmendu da bereziki, 2010ean batez besteko hazkundea +% 18 izan zelako. Lehen aldiz 700.000 turista atzerritarren kopurua gainditu da.

Bereziki azpimarragarria da Frantziatik datorren turismoaren hazkundea, Euskadira turista gehien bidaltzen dituen herrialdea izaten jarraituz (+% 20 hazi da). Ondoren, goitik beherako ordenari jarraiki, Erresuma Batuko bidaiariak daude (+% 22ko hazkundearekin), Alemania (+% 17), EEBB-Kanada (+% 16), Italia (+% 13) eta Portugal (+% 22). Azpimarratzekoa da ere azken urtean Iberoamerikatik etorritako turisten hazkundea (+% 25).

Plazen araberako okupazio-mailak beheranzko joera zuen azken urteotan, hotel-establezimendu berriak zabaldu direlako. Hala eta guztiz ere, 2010. urtean beheranzko joera hori aldatu egin da bidaiarien kopurua handitu delako. Batez besteko egonaldiari dagokionez, azken urtean ez da aldatu aurreko urteekin alderatuta: 1,88 egunetan jarraitzen du.

Nekazaritza-turismoko establezimenduen portaera ere positiboa izan da 2010. urtean. Turisten sarrera eta ostatu-gauak % 5 hazi dira. Lurraldeka, bidaiari-sarrerak % 14 handitu dira Araban, eta % 2 Bizkaian eta Gipuzkoan. Ostatu-gauak % 15 handitu dira Araban, % 3 Bizkaian eta % 2 Gipuzkoan. Nekazaritza-turismoko establezimenduetan 2009ko batez besteko egonaldi berdinak jarraitzen du, hau da, 2,85 egun.

Beste erkidego batzuekin alderatuta, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN-INE) urtea ixteko zain, adieraz daiteke Euskadiko hazkundeak erkidego mugakideena biderkatzen duela. Euskal turismoa (urtarriletik azarora bitartean) Nafarroa, Errioxa eta Gaztela Leon baino 8 puntu gehiago hazi zen, eta Kantabria baino 12 puntu gehiago (turistak galdu baititu). Espainiaren batez bestearekin alderatuta, Euskadik 3 puntutan gainditzen du.

Etorkizunerako, Euskadi turismoa esperientzien ikuspuntutik indartzeko apustua egin du, baita turismo-sektorean bikaintasuna sustatzen jarraitzeko ere. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak sektoreari laguntzen jarraituko du, sektorearen lehiakortasuna indartu nahi duten laguntzak eta diru-laguntzak emanez.

Arrakasta Fitur 2011n

Bestalde, FITUR Nazioarteko Turismo Feria amaitu zen atzo, Euskadiko standaren balantzea oso arrakastatsua izanik. Eusko Jaurlaritzak turismo-marka desberdinak eraman ditu Madrilera (Vitoria-Gasteiz, Bilbo, Donostia, Euskal Kostaldea, Arabako Errioxa, Berde eta naturala), eta teknologia berrien alde egin duen apustua erakutsi du 200.000 bisitari inguru hartu dituen ekitaldi horretan.

Gainera, turismoko 'enbaxadoreen' kanpaina ikusi ahal izan zen standean, Euskadin bizi izan duten esperientzia pertsonala kontatzen duten aurpegi ospetsuekin. Standean gertatu den guztia internet bidezko telebistan ikus daiteke: www.tveuskadi.net.


Euskal turismoaren bilakaera azken bi urteetan:

Turismoaren bilakaera 2009. urtean (2008arekin alderatuta)

Hilabetea

Turisten sarrerak

% 09-08

Ostatu-gauak

% 09-08

Urtarrila

100.983

-% 15

182.863

-% 16

Otsaila

117.488

-% 15

201.664

-% 19

Martxoa

143.765

-% 13

263.829

-% 14

Apirila

167.590

+% 5

309.181

+% 8

Maiatza

182.763

% 0

333.836

-% 1

Ekaina

173.675

-% 4

322.983

-% 2

Uztaila

216.140

+% 1

422.064

+% 3

Abuztua

225.929

+% 2

484.696

+% 5

Iraila

191.903

+% 2

359.725

+% 1

Urria

184.403

+% 4

346.564

+% 3

Azaroa

154.757

+% 4

281.894

+% 3

Abendua

132.394

+% 5

233.910

+% 3

GUZTIRA

1.991.790

-% 1

3.509.299

-% 1

 

 

Turismoaren bilakaera 2010. urtean (2009arekin alderatuta)

Hilabetea

Turisten sarrerak

% 10-09

Ostatu-gauak

% 10-09

Urtarrila

112.615

+% 12

195.116

+% 7

Otsaila

132.087

+% 12

235.109

+% 17

Martxoa

161.885

+% 13

289.054

+% 10

Apirila

184.010

+% 10

332.265

+% 7

Maiatza

202.236

+% 11

370.443

+% 11

Ekaina

204.796

+% 18

382.277

+% 18

Uztaila

241.165

+% 12

467.594

+% 11

Abuztua

266.069

+% 18

560.371

+% 16

Iraila

214.732

+% 12

414.777

+% 15

Urria

206.981

+% 12

398.570

+% 15

Azaroa

161.093

+% 4

289.210

+% 3

Abendua

151.030

+% 14

279.274

+% 19

GUZTIRA

2.238.699

+% 12,4

4.214.060

+% 12,6

 

Iturria: Eustat. Euskadiko turismo-establezimendu hartzaileen inkesta.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Zorrilla (vice. Comercio y Turismo), Isabel Muela (directora de Turismo) y Ana Izaguirre (directora de Basquetour)