Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Gazteen Euskal Behatokia: Euskadin 25 eta 34 urte bitartekoen erdiek baino gehiagok goi-mailako titulazioa dute

2018.eko maiatzak 18
  • Goi-mailako tituludunak gehiago izango direla hautematen da

VG 2018 05 18

Euskadin 25 eta 34 urte bitartekoen erdiek baino gehiagok goi-mailako titulazioa dute (%54,4). Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteen Euskal Behatokiak 25 eta 34 urte bitarteko pertsonen ikasketa-maila aztertu du, eta honen arabera “%16,5a lanbide heziketako goi-mailako zikloa bete dute eta gehiago dira, %37,6a unibertsitateko titulua dutenak. %0,3a goi mailako titulu artistiko du”.

Gazteen Euskal Behatokiak egindako ikerketari buruz Ander Añibarro, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako Zuzendariak zera esan du: “adin-tarte horren aukeraketa azalpen argia du: adin horretarako gazte gehienek beren formazioa bukatu dute eta horrek lortutako mailarik altuena aztertzea ahalbidetzen du”.

Horretarako Gazteen Euskal Behatokiak adin-tarte horretako 1200 gazteri egindako inkesta batean oinarritu da. Inkesta 2017ko azaro eta abendua bitartean burutu zen eta bertan egindako ikasketei buruz galdetu zaitzaien gazteei, bai eta beren aitak eta amak lortutako mailarik altuenari buruz ere, gurasoen mailak seme-alaben mailan duen eragina aztertzeko asmoz.

25 eta 34 urte bitarteko emakumeen artean adin horretako gizonen artean baino goi-mailako tituludun gehiago dago (emakumeen %58,8 eta gizonen %49,9), baina aldea unibertsitateko ikasketetan ikusten da, emakumeek gizonek baino neurri handiagoan jotzen baitute unibertsitaterantz. Kontuan hartuko bagenitu bakarrik lanbide heziketako goi-mailako ikasketak ikusiko genuke gizon gazteen portzentajea emakumeena baino handiagoa dela.

Baina aldeak ez datoz bakarrik sexuaren aldetik. Beste aldagai batzuek, hala nola, jatorria edota gizarte-maila, alde ageriagoak erakusten dituzte. Goi-mailako ikasketak dituztenen portzentajea handiagoa da Euskadin jaiotako gazteen artean (%61,6) Espainiako beste autonomia erkidegoetan jaiotakoen artean baino (%51,8) eta, batez ere, atzerrian jaiotakoen artean baino (%22,4). Bestalde, beren burua gizarte-maila altuan, ertain-altuan edo ertainean kokatzen dutenek gizarte-maila baxuan edo ertain-baxuan ikusten dutenek baino neurri handiagoan bete dituzte goi-mailako ikasketak (%61,6k lehenengoen artean eta %39,8k bigarren taldekoen artean)” uste du Añibarrok.

Gainera, “gurasoen ikasketa-maila kontuan hartuz gero, ikus dezakegu faktore hau ere erabakigarria dela. Aitak eta amak (biek) goi-mailako ikasketak dituztenean 25 eta 34 urte bitarteko seme-alaben %74,3k goi-mailako ikasketak dituzte. Gurasoren batek goi-mailako ikasketak baldin baditu baina besteak ez goi-mailako titulua duten seme-alaben portzentajea %68,5era murrizten da. Eta ez aitak ez amak ez badute goi-mailako ikasketarik erdiak baino gutxiago dira goi-mailako titulua duten seme-alabak (%45,8)” erantsi du Añibarro Zuzendariak.

“Adinari erreparatuz gero, ikus dezakegu 25 eta 29 urte bitartekoen artean goi-mailako titulua (unibertsitatekoa edo lanbide heziketako goi-mailako ziklokoa) dutenen portzentajea 30 eta 34 urte bitartekoen artean jasotakoa baino handiagoa dela (%59,0 eta %50,5, hurrenez hurren).

Eta hurrengo bost urteko adin taldera jaitsiz gero (hau da 20 eta 24 urte bitartekoei dagokiena) joerak adierazten digu nabarmen handituko dela goi-mailako tituludunen kopurua. Zergatik? 20 eta 24 urte bitartekoen artean %40,9k jada bete dituztelako goi-mailako ikasketak eta beste %32,1 kurtso honetan horrelako ikasketak ikasten ari direlako. Ikasle guzti horiek ikasketak gainditzen badituzte adin-tarte horretako %73k goi-mailako titulu bat izango dute” gaineratu du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)