Eu

San José sailburuak zorionak eman dizkie euskal kooperatibei, daukaten gizarte-konpromisoagatik eta kalitateko enplegua sortzeagatik

2018.eko maiatzak 17

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburua buru izan da ERKIDE Kooperatiben Federazioaren Batzar Orokorraren irekieran; mila kooperatiba baino gehiago ditu bazkide.

Gaur goizean Vitoria-Gasteizko Artium Museoan egin den ekitaldian, San José sailburuak nabarmendu du kooperatibek kalitateko enplegua sortzeari egin dioten ekarpena; 2017an, 1.250 enplegu berri izan ziren, eta, horrela, 53.600 pertsonak egiten dute lan kooperatibetan, guztira.

“Euskal kooperatibek -esan du María Jesús San José- gizarte-konpromisoa duzue barneratuta; hori dela eta, batzar honetatik kooperatibismotik kanpoko bestelako enpresei ere zuzentzen natzaie, gizarte-konpromisoa eta -erantzukizuna eskatzeko eta, ondorioz, soldatak igo eta krisi aurreko lan-baldintzei berriro heldu eta horiek hobetu ditzatela eskatzeko”.

Lan eta Justiziako sailburuak, halaber, kooperatiben eta gizarte-ekonomia osoaren balio eta printzipioak nabarmendu ditu, gizartearen elementu eraldatzaile gisa, ekonomikoki jasangarria, integratua eta kohesionatua den Europar Batasuna lortzeko aurrerapausoak emateko aukera ematen duen elementu gisa. “Gizarte-ekonomia Europako gizarte-ereduaren funtsezko oinarrietako bat da, eta pertsonak erdigune izateko oinarrizko konpromisoari erantzuten dio; horretarako, gizarteak lurraldera finkatzen ditu eta aberastasuna sortzen eta zuzentasunez banatzen du kalitateko enpleguen bidez”.

Maria Jesús San Josék gogorarazi du Europako erakundeek Gizarte Ekonomiaren moduei laguntzeko konpromisoa eta borondatea dutela, hura eratzen duten erakundeak suspertzeko, sustatzeko eta garatzeko programa, proiektu eta funtsen bidez.

Ekitaldi honetarako -esan du sailburuak-, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak gizarte-ekonomiarako laguntzen pakete bat aurreikusten du, 4,5 milioi eurokoa, eta nobedade gisa langileek parte hartzeko eta enpresen gizarte erantzukizunaren politiketarako bi laguntza-programa berri diseinatu ditu. Laguntzen zenbateko osoaren erdia gizarte-ekonomiako enpresa berriak sortzera bideratuko da; 2017an 143 enpresa sortzen lagundu zen, guztira 429 enplegu zuzen berri. “Aurten prest gaude % 11 areagotzeko aurrekontua. Gizarte-ekonomiako enpresak sortu eta sustatzeko laguntzak dira, beren jarduera egiteko baldintzak sendotu, modernizatu eta hobetzeko, eta, lokalizazioari eta lurraldearekiko finkatze sendoari eutsiz, kanpora merkatu berriak bilatzera eta tamainan eta lehiakortasunean irabaztera irten ahal izateko”

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak