Berriak Lehendakaritza
Eu

Memoriaren Plaza erakusketa unibertsitate eremura heldu da

2018.eko maiatzak 17
  • Erakusketa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko 7. eraikinean egongo da, maiatzaren 15etik 25era
  • Ekimen horrek Eusko Jaurlaritzaren eta hiru euskal unibertsitateen arteko bizikidetza eta giza eskubideen inguruko konpromiso partekatuan du abiapuntua

Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Jonan Fernández Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak, gaur eguerdian, Memoriaren Plazaren espazioa inauguratu dute unibertsitatean, Arrasaten. Memoriaren Plaza herritarren parte-hartze proiektua da; duela bi urte ekin zitzaion, memoria anitza eta partekatua eraikitzeko eta, horretarako, Euskadin azken hamarkadotan gertatutakoaren testigantzak erakusgai jartzeko. Erakusketa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko 7. eraikinean egongo da bisitatzeko, maiatzaren 15etik 25era.

Memoriaren Plaza ekimen ibiltaria martxan jarri zenetik, 2016ko urtarrilean, lehenengo aldiz ezarri da unibertsitate-eremuan. Hori lotuta dago Eusko Jaurlaritzak eta hiru euskal unibertsitateek bizikidetzaren eta giza eskubideen alde duten konpromiso partekatuarekin.

Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak esan du atsegin handiz “laguntzen duela Mondragon Unibertsitateak azken urteotan Euskadin lantzen ari den bake-prozesuan”. “Mondragon Unibertsitatean uste dugu oso urrats garrantzitsua dela Bakegintzaren eta Bizikidetzaren plan integrala egitea”, esan du.

Jonan Fernándezen iritziz, “Memoria Plaza” ekimenak ibilbidea unibertsitatean hastea oso albiste garrantzitsua da, “izan ere, esperantza zantzua da hitzaren, arrazoiaren eta elkarrizketaren balioan, esperantza zantzua etorkizun hobean, iraganari buruzko hausnarketa kritikoaren inguruan”.

ERAKUSKETA EREMUA

Atxak eta Fernándezek hitz egin ondoren, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatearekin eta Aintzane Ezenarro Gogorako zuzendariarekin batera, erakusketa-guneak bisitatu dituzte.

Barne espazioetan instalatze aldera, Mondragon Unibertsitatean egin den bezala, Gogorak erakusketa formato malgua sortu du Memoria Plaza kultura gune zein barneko tokietan kokatzeko.

Bertara doazenek Gogorak oraintsuko memoriaren inguruan jaso dituen testigantzak entzungo dituzte. Beren esperientzia kontatzen duten biktima eta herritarren lekukotzak dira, bai eta gazteen lekukotzak ere, horiek lehen pertsonan bizi ez badituzte ere, gertatutakoaren inguruko hausnarketa egiten dutenena. Erakusketaren amaieran, bertaratzen direnek beren hausnarketaren berri utzi ahalko dute. Gainera, tailerrak egingo dira ikasleekin: “60 minutu memoriarako eta enpatiarako”.

“Memoria Plaza” ekimena unibertsitatera eraman da, ikasleetan herrialde honetan azken hamarkadotan, ikasleek beraiek bizi ez duten iraganean gertatutakoari buruzko ikerketa kritikoa sustatzeko. Bestalde, helburua da ikasle eta irakasleen artean hausnarketa kritiko, partekatu eta belaunaldien arteko ekimenak sustatzea iraganaren inguruan eta, horretarako, memoriaren oraingo eta etorkizuneko esanahiari buruzko elkarrizketa pedagogikoa bilatzea.

AKORDIOA UNIBERTSITATEEKIN

2017ko urriaren 4an, Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu zuen hiru euskal unibertsitateekin, unibertsitateen barruan elkarrekin giza eskubideen eta bizikidetzaren hezkuntzarekin lotutako jarduerak elkarrekin sustatu eta dinamizatzeko. Zehazki, lau jarduketa-aukera planteatu ziren, eta, dagoeneko, ari dira martxan jartzen:

  1. Oraintsuko memoriari buruzko hausnarketa kritikoaren programa eta, horretarako, tresna gisa “Aztarna galduak” dokumentala erabiltzea
  2. Unibertsitateetan Adi-Adian Programa sartzea, biktima hezitzaileen aurrez aurreko lekukotzaren edo lekukotza grabatuaren bidez
  3. Unibertsitateek Memoria Egunaren ospakizunean parte hartzeko proposamena egitea
  4. Memoria Plaza erakusketa Euskadiko unibertsitate-campusetan jartzeko aukera.

FASE BERRIA

Mondragon Unibertsitatea Memoriaren Plaza ibiltariaren 19. geralekua da. Momentu honetatik aurrera, formatu berri eta malgu honekin, beste fase bati ekiten zaio eta protagonismo berezia hartuko dute udalerri txikiek. Horrela, Memoria Plazaren karpa , hiru hiriburuetan eta udalerri handienetan kokatu eta gero, erakusketa herri txikiagoetako kultura-geletan, gizarte-etxeetan edo antzekoetan egongo ikusgai. 

Ikusi beste esperientzia batzuk: https://goo.gl/8jDQoQ

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MU_gep
    2018.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La exposición Plaza de la Memoria llega al ámbito universitario ➡︎ https://t.co/xs9LdrBEGK

    ℹ️ Estará en @MU_gep, el Edificio…

  • @sazpilikueta
    2018.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La exposición Plaza de la Memoria llega al ámbito universitario ➡︎ https://t.co/xs9LdrBEGK

    ℹ️ Estará en @MU_gep, el Edificio…

  • @Gob_eus
    2018.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    Memoriaren Plaza erakusketa unibertsitate eremura heldu da ➡︎ https://t.co/sev8nWQdFX

    Erakusketa @MUnibertsitatea… https://t.co/ZBIbnGjnEZ

  • @MUnibertsitatea
    2018.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La exposición Plaza de la Memoria llega al ámbito universitario ➡︎ https://t.co/xs9LdrBEGK

    ℹ️ Estará en @MU_gep, el Edificio…

  • @Gob_eus
    2018.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    La exposición Plaza de la Memoria llega al ámbito universitario ➡︎ https://t.co/xs9LdrBEGK

    ℹ️ Estará en @MU_gep,… https://t.co/b11iUC236B

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Rector de Mondragón Unibertsitatea, Vicente Atxa