Berriak Segurtasuna

Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Erakundeen arteko Batzordea abian jarri da

2018-05-16

Bilera gaur egin da Bizkaiko SOS Deiak Koordinazio Zentroan

 

 

Iazko azaroan onartu zen Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Erakundeen arteko Batzordea sortzeko dekretua, eta gaur elkartu da lehenbiziko aldiz Bizkaiako SOS Deiak Koordinazio Zentroan.

 

Batzorde berria gai honetan aholkua emateko, eztabaidatzeko eta parte hartzeko organo bat da, eta hiru foru-aldundiek, Euskadiko hiru hiriburuetako udalek, Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, Eudel – Euskadiko Udalen Elkarteak eta Euskadiko Suhiltzaileen Zerbitzuak Bultzatzeko – AES elkarteak parte hartzen dute bertan.

Lehenengo bileran, besteak beste, diziplina anitzeko larrialdi konplexuen arloan laguntzeko prozedura abian jartzearekin zerikusia duten alderdiak aztertu dira.

Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Erakundeen arteko Batzordearen helburu nagusia da lan egiteko metodoak homogeneizatzea erakunde eta organismo ezberdinen lankidetzaren bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)