Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak nortasun europarra indartzeko hezkuntzaren eta kulturaren papera baloratu du

2018.eko maiatzak 16
  •  Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia egun hauetan Bruselan egiten ari den Eskualdeetako Lantaldearen —EL— Bilkuran ari da parte hartzen

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza, Eusko Jaurlaritzaren izenean, egun hauetan Bruselan egiten ari den Eskualdeetako Lantaldearen beste bilera batean ari da parte hatzen.

Kasu honetan, bilkuran Urte anitzeko Finantza Esparruari buruz ari dira eztabaidatzen Günther Oettinger Aurrekontuen eta Giza Baliabideen komisario europarrarekin. Gainera, eta 2018ko Kultur Ondarearen Urte Europarraren testuinguruan, kulturaren bitartez nortasun europarra indartzeko eragile gisa hirien eta eskualdeen papera analizatzea aurreikusita dago. Bertan, honako hauek hartuko dute parte: Tibor Navracsics Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kiroletako komisario europarrak; Luca Jahier Europako Batzorde Ekonomiko eta Sozialeko presidenteak; eta Petra Kammerevert Europako Parlamentuko Kultura eta Hezkuntza Batzordeko presidenteak.

Eskualdeetako Lantaldeak, guztira, zortzi irizpen eztabaidatu eta bozkatuko ditu, baita Brexit-ak EBko toki- eta eskualde-erakundeetan dituen ondorioei buruzko Ebazpen bat ere.

Hezkuntzaren eta kulturaren bitartez Europaren nortasuna indartzeari buruzko irizpen-proiektuari lotuta, Eusko Jaurlaritzak honako hau proposatzen du: hezkuntza- eta kultura-politikekiko eskualde- eta lurralde-mailako lankidetza-ekimenak bultzatzen jarraitzea, eta bizitza osoko prestakuntza eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gainera, kultura- eta sorkuntza-arloetako industriak sustatuz eta sektorea profesionalizatuz, kultura-politiketan berrikuntza sortzeak duen garrantzia egiaztatu du.  

EBko eskualde bateratuagoak eta iraunkorragoak edukitzeko baliabide estrategiko gisa Kultur Ondareari buruzko irizpen-proiektuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak kultura-proiektoreak finantzatzeko eredu propioak sortzeko beharra defendatzen du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko