Eu

Beatriz Artolazabal: “Enpresa-ekintzailetzak eta -ekimenak, erakundearen laguntzarekin batera, Enkarterri´ren garapena sustatu behar du”

2018.eko maiatzak 16

 

  • Sailburuak Artzentalesen hitz egin du, Enkartur, Enkarterri Group, Mankomunitateak eta Caixabankek antolatu duten “Enpresen gizarte-erantzukizuna, enplegagarritasuna eta eskualdearen garapena” topaketan
  • “Garrantzitsua da enpresa-ekimen pribatuak eta ekintzailetzak zehaztea zein izango diren etorkizunerako arrakasta-berme gehiago izango duten jarduerak”
  • “Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean, aldundi eta udalekin lanean dihardugu, ekintzailetza sustatzeko eta ekimen ekintzaileak bultzatzeko”
  • Lanbidek baterakuntzarako laguntzak kudeatzen ditu
  • Lanbidek, laster, zerbitzu-bulego mugigarria aktibatuko du Artzentales, Turtzioz, Lanestosa eta Karrantza Harana udalerrietarako

 

                                                             Artzentales 2018 05 16

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Artzentalesen, zera esan du: “Enkarterriko eskualdeak, Bizkaian, garapenerako foru-aldundiaren, udalen, Eusko Jaurlaritzaren, eragileen, erakundeen eta eskualdeko elkarteen ekimenak ditu, Enkarterri Sustatzeko Planean. Enpresa- eta merkataritza-arloko ekintzailetzarekin eta ekimenarekin batera, eskualdeak bere jarduera ekonomikoa berreskuratu behar du; horrek etengabeko arreta behar du eta emaitza onak ekarriko ditu”.

Artolazabalek Enkartur, Enkarterri Group, Mankomunitateak eta Caixabankek antolatu duten “Enpresen gizarte-erantzukizuna, enplegagarritasuna eta eskualdearen garapenatopaketan hitz egin du. Eztabaida Mikel Pulgarínek koordinatu du, eta honako hauek hitz egin dute: Esther Lasa, Andoni García, José Miguel Aranzabal, Dorleta Ugarte, Jesús Navas eta Mikel Huizi. Marcos Muro  Enpleguko eta Gazteriako sailburuordeak eta Amaia Arteaga Enpleguko eta Laneratzeko zuzendariak ere parte hartu dute.

 

“Planaren hamabi neurri zehatz horietan dihardugu lankidetzan Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean, zuzenago lotuta gure eskumenarekin, besteak beste: ekintzailetza, langabezia-egoeran dauden pertsonen orientazioa eta beraien prestakuntza eguneratzea.

Artolazabal sailburuaren hitzen arabera, “gure herrialdeko -eta Batasun osoko- beste eskualde batzuetan bezala, kontuan hartuta landa-osagaia sendoa dela, garrantzitsua da enpresa-ekimen pribatuak eta ekintzailetzak zehaztea zein izango diren etorkizunerako arrakasta-berme gehien izango duten jarduerak. Jakina, erakundeok enplegua sustatzeko, orientatzeko, prestakuntzarako eta inklusiorako egoera positibo horiei bide emateko behar den guztia eman behar dugu”.   

 

Ekintzailetza

“Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean, udalekin lanean dihardugu, ekintzailetza sustatzeko eta ekimen ekintzaileak bultzatzeko: negozio-ideiaren bideragarritasuna aztertzen, martxan jartzen, eta Lanbidetik kudeatzen diren laguntzak bateratzen. Gainera, Lanbidek Zallan duen bulegoaz gainera, beste bi leku ditugu, erakunde laguntzaileekin, eskualdean langabezian dauden pertsonak orientatzeko lanak areagotzeko. Laster, Lanbideren bulego mugigarria aktibatuko dugu; horrek zerbitzu emango die Artzentales, Turtzioz, Lanestosa eta Karrantza Harana udalerriei”, esan du Artolazabal sailburuak.

Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du Balmasedako enplegu-zentroa; zentro horrek aukera ematen die langabeei enplegua autobilatzeko lekua izateko, eta inguruko KZguneekin lankidetzan dihardu, ezagutza horretatik urrutien dauden kolektiboak digitalizatzeko.

“Laster, 2018ko enplegua sustatzeko tokiko ekintzak jarriko ditugu abian; 2017an, horien bidez, eskualdeko udaletan diruz lagundutako 53 kontratazio egin dira, 465.000 euroko diru-laguntzaren bidez”, esan du Artolazabalek. “Era berean, prestakuntza-eskaintza jarriko dugu martxan; lehenengoz gauzatuko da 2 urtean eta urteko aldi jakin batean ez kontzentratzea ekarriko du eta logika handiagoz planifikatu eta gauzatu ahal izatea”.

Sektore ahulak

“Proiektu berezien deialdiaren barruan, Bagabiltza Fundazioak Zallako Maristak prestakuntza-zentroarekin batera aurkeztutako ekimena onetsi dugu; ekimen horren bidez, gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonei zuzendutako ekintzak egingo dira, ostalaritzan gaitasuna berengana dezaten, bai eta arreta soziosanitarioan edo web teknologiekin aplikazioen lengoaia eta datu-base erlazionalak dituzten programazioetan ere”, esan du Beatriz Artolazabalek. 

Artolazabal sailburuaren hitzen arabera, “Enkarterrik erakundeen laguntza du, bere herritarrena eta enpresena. Bultzada hori dagoeneko hasi da eta horretan konstante izan behar dugu eta arretaz begiratu behar dugu aurrerapen orekatu, jasangarri eta aurreikusle hori bizkortzeko balia daitekeen elementurik dagoen, eskualda finkatzen laguntzeko".

“Gure gizarteak, gure pertsonek prestakuntza jaso behar dute etengabe, honako egoera hauetarako: egoera berriak antzemateko, ekoizpen-prozesuetan egon daitezkeen aldaketak kalkulatzeko. Azken batean: gerrikoa behar du egokitzeko. Hori ongi ikasi dugu azken krisi honetan. Oso garrantzitsua da, halaber, gure gizarte-sektore ahulenak ere aldaketa-egoera hipotetikoetarako prestatzea, eta, bertan, guztiok egon behar dugu”, esan du.

Enkarterri Sustatzeko Planaren neurriek honako irizpide hauei erantzuten diete: izan nahi diren neurriak eratzeko irizpideak, eskualdeak duen erronkari edo premiari erantzuteko irizpideak eta egingarriak izateari eta zehaztapen nahikoa izateari erantzuteko irizpidea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak