Eu

Josu Erkorekak zalantzan jarri du 155. artikulua luzatzeko asmoa, Katalunian Madrilen pentsatzen dutenarekin bat egiten duen Gobernu bat izan arte

2018.eko maiatzak 16

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka Radio Nacional de España-ko (RNE) estudioetan izan da gaur goizean. Bertan, Las mañanas de RNE saioko aurkezle Alfredo Menéndezek egin dio elkarrizketa, eta aktualitate politikoa aztertu dute bien artean. Erkorekak adierazi duenez, kezkatu egiten du, termino demokratikotan, norbaitek pentsatzeak 155. artikulua aplikatu daitekeela Katalunian gobernua hartzen duen arte Madrilen bezala pentsatzen duen batek. 

Era berean, elkarrizketan adierazi du ez dela batere heterodoxoa eta kezkagarria dela gobernu berri bat 155. artikulua hedatzeko mehatxuaren pean abian jarri behar izatea. "Ez zait gustatu haien asmoa izan daitekeela, atzo antzeman bezala, 155. artikulu iraunkor antzeko bat aplikatzea", esan du.

Elkarrizketan ere jarrera positiboa eta baikorra erakutsi du Katalunian irekitako etapa berriaren aurrean, Quim Torra izendatu ondoren Generalitateko lehendakari, eta positibotzat jo du Torra eta Rajoy elkarrizketarako prest egotea. 

Gaurko elkarrizketan Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, atzo zoriondu zuen Kataluniako president berria euskal Exekutiboaren izenean eta egun bat lehenago gauza bera egin zuen Lehendakariak, eta Torrari adierazi zion Eusko Jaurlaritzaren borondatea bi erkidegoen artean historian zehar existitu izan diren lankidetzei berriro heltzeko. "Eremu politikoan eta instituzionalean elkarrizketa ahalbidetuko duen etapa berri bat irekitzeko nahia adierazi nahi dugu". Zentzu horretan, Erkorekak azpimarratu du konfiantza pixka bat eman behar zaiola, etapa berri bati hasiera emango dion beste edozein mandatariri bezala. 

Galdetu zaionean Gobernu zentralaren eta Generalitaten artean bitartekari izateko prest ote legokeen Kataluniako egoera desblokeatzearren, Erkorekak esan du norbaitek halakorik eskatuta inolako zalantzarik gabe egingo lukeela bitartekari lana, 2017ko irailean egin zuen bezala, "baina berari ez dagokion erantzukizuna da", adierazi du. 

Azkenik, eta Eusko Alderdi Jeltzaleak Autogobernuko Ponentzian aurkeztutako dokumentuari buruz galdetu zaionean, Erkorekak esan du dokumentu “positiboa eta konstruktiboa” dela adostasuna eta ahalik eta akordio zabalena bilatzeko. "Ahaleginak egiten ari direla ikusten dut Konstituzioaren esparruan akordio bat lortzeko", azaldu du. "Autogobernuko ponentzian talde politikoak une honek duen garrantziaz jabetzea espero dut, eta behar adina ahalegintzea jarrerak bat egiteko, desberdintasunak baztertzeko eta positiboa izango den akordio batera heltzeko", esanez amaitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)