Eu

Euskadiko Arkitektura Garaikideko Institutua sortzeko hitzarmena (Gobernu Bilera 2018-05-15)

2018.eko maiatzak 15

Gobernu Kontseiluak onetsi du lankidetza-hitzarmena sinatzea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean, Donostian Euskadiko Arkitektura Garaikideko Institutua (EAGI) sortzeko.

Institutua bi helburu nagusirekin sortuko da: euskal arkitektura garaikidea zabaltzea eta sustatzea eta arkitekturaren inguruan eta bere alderdi sozial, kultural eta ekonomiko ugariren inguruan jarduerak antolatzeko eta topaketarako erreferente iraunkor bilakatuko den espazioa izateko.

Hitzarmenean aurreikusten da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak 1.386 m2-ko espazioa lagatzea, Santa Teresa komentuan; eraikina balio historiko handikoa da eta 2004an birgaitu zen. Higiezina Gipuzkoako hiriburuko alde zaharrean dago eta bertako lehen, bigarren eta hirugarren solairuan Institutuaren egoitza egongo da.

Euskadiko Arkitektura Garaikideko Institutua arkitekturaren arloan erreferentziazko zentro bilakatzeko sortu da. Bertan, MUGAK - Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Biurtekoaren bulego iraunkorra egongo da, eta haren egoitza nagusi izango da hurrengo edizioetan. Biurtekoen artean, zabalkunderako programazio zabala izango du, eta publikoa jeneralista izango du, nagusiki. EAGI arkitekturaren, hiriaren eta ingurunearen inguruko topaleku eta eztabaida-gune izango da, berez ekoitzitako jardueren bidez. Gainera, beste erakunde batzuek ere ekarpenak egin ahalko dituzte, eta nazioarteko beste eduki ibiltari batzuk ere hartuko ditu. 

Lankidetza horren esparruan, Etxebizitza Sailak konpromisoa hartu du Institutua sortzeko, egokitzapen-gastuak bere gain hartzeko eta jarduerak egiteko baliabide teknikoak eta materialak eta giza baliabideak hornitzeko. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak Santa Teresa komentuaren eraikineko espazioak jarriko ditu Institutuaren esku, eta eraikinaren funtzionamendu, mantentze-lan eta kontsumoen gastuak hartuko ditu bere gain.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2018.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    🔵 Euskadiko Arkitektura Garaikideko Institutua sortzeko hitzarmena ➡︎ https://t.co/AQWU1fzeHC https://t.co/TyLRdxGwD1

  • @Gob_eus
    2018.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    👉🏻 Convenio para la creación del Instituto de Arquitectura Contemporánea de Euskadi ➡︎ https://t.co/YlRoX6MrJI https://t.co/VfCoYeQgyB

Komunikabideek behera kargatzeko