Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiren egoera orokorraren pertzepzioa hobetu egin da biztanleriaren artean

2018.eko maiatzak 15
  • Erdiak baino gehiagok uste du kultur politikek lehentasun handia izan behar dutela

Euskadiren egoera orokorraren pertzepzioa oso positiboa da (6,1 puntukoa 0tik 10erako eskala batean), eta 2013an hasi zen goranzko joerarekin jarraitzen du. Izan ere, gaur egungo balorazioa aurretik erregistratutako balorazioen puntu gorenera heltzen da, gaur ezagutzera eman den azken soziometroko datuen arabera. Oraingoan, soziometro horretan Euskadiko herritarrek kulturaren kontsumoari buruz dituzten iritziak eta ohiturak erakusten dira.

Zerbitzu publikoen inguruko balorazio orokorra ere positiboa da. Hortaz, biztanleriaren % 86ren iritziz, Euskadin zerbitzu publikoak oso onak (% 17) edo nahiko onak (% 69) dira.

Kulturari dagokionez, euskal biztanleriaren erdiak baino gehiagok uste du arlo honetako politikek lehentasun handia izan behar dutela; eta % 43k baliabide publikoak kultura eskuragarriago egiteko erabiltzea eskatzen du.

Landa-lana otsailaren 26tik martxoaren 5era egin zen, etxez etxeko 1.973 elkarrizketa eginez.

Informazio gehiago

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2018.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Soci贸metro 馃數 Mejora entre la poblaci贸n la percepci贸n de la situaci贸n general de Euskadi 鉃 https://t.co/RwAZld8lst
    鉁筹笍 Cultura鈥

  • @eajpnvindautxu
    2018.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Soci贸metro 馃數 Mejora entre la poblaci贸n la percepci贸n de la situaci贸n general de Euskadi 鉃 https://t.co/RwAZld8lst
    鉁筹笍 Cultura鈥

  • @jerkoreka
    2018.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Soci贸metro 馃數 Mejora entre la poblaci贸n la percepci贸n de la situaci贸n general de Euskadi 鉃 https://t.co/RwAZld8lst
    鉁筹笍 Cultura鈥

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak