Eu

720.000 € Euskadin arkitekturaren ikerketa zientifikoa eta teknologikoa sustatzeko (Gobernu Bilera 2018-05-15)

2018.eko maiatzak 15

Gobernu Kontseiluak onartu egin du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena, Euskadiko arkitektura eta hirigintza aztertzea, sustatzea eta zabaltzea bultzatzeko, bai eta lan horri lotutako jarduera zientifikoa sustatzeko ere, nagusiki ingurumenarekin errespetuzkoak diren sistema eta eraikuntza-materialetan zentratuta.

Lankidetza horrek honako eremu hauek hartuko ditu:

  • Lurraldean eraikuntzako ezarpen-ereduak aztertu eta miatzea; bertan, paisaia-eragina, irisgarritasuna eta mugikortasuna, garapen berriak eta klima-aldaketa, etxebizitzak garraio publikoarekin duen harremana aztertuko dira, besteak beste.
  • Etxebizitza-tipologiei buruzko proiektu-analisia egitea. Eskakizun sozial berrietara, familia- eta bizikidetza-ereduetara eta abarretara egokitutako arkitekturak garatzea.
  • Ingurumenarekin errespetuzkoak diren sistema eta eraikuntza-material berriak garatzea, Eraikuntzaren Kode Teknikoan ezarritakoarekin bat etorriz.
  • Ingurumenarekin errespetuzkoak diren sistema eta material berriak aplikatzea eta praktikan jartzea obra berriko eta/edo birgaitzeko etxebizitzen sustapenetan.
  • Euskadiko arkitekturaren eta hirigintza sustatzea, ikertzea eta zabaltzea.

Urtero jarduketen, proiektuen eta jardueren programa adostuko da. Era berean, Etxebizitza Sailak konpromisoa hartzen du egindako lanetatik eskuratzen diren sistema eta eraikuntza-material berriak bere eskumenen eremuan egiten dituen etxebizitza berriko edo birgaituko sustapenetan sartzeko aukera aztertzeko. Hitzarmen honek etxebizitzaren arkitekturaren arloan berrikuntzarako lankidetza-espazioa irekitzen du.

Hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du, eta, guztira, 720.000€-ko zuzkidura ekonomikoa, urtean 180.000 eurokoa.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2018.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    🔵 720.000 € Euskadin arkitekturaren ikerketa zientifikoa eta teknologikoa sustatzeko ➡︎ https://t.co/e1DJFyRVQg https://t.co/v0OmCo2XX7

Komunikabideek behera kargatzeko