Eu

289.351 euroren bekak lehen sektorean ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko (Gobernu Bilera 2018-05-15)

2018.eko maiatzak 15

Horrela, parekatu egingo dira lehen sektorean eta landa ingurunean arituko diren teknologoen eta ikertzaileen prestakuntzarako laguntzak

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak azken bileran erabaki duenez, 289.351 euroren zuzeneko laguntza bat emango da lehen sektorean eta landa ingurunean arituko diren teknologoen eta ikertzaileen prestakuntzarako laguntzak parekatzeko.

Diru laguntza Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren aurrekontuen kontura emango da, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza arduratuko da diru laguntzaren kudeaketaz eta kontrolaz.

Prestakuntzarako laguntza horiek bi programa bitartez gauzatuko dira: batetik, ikertzaileen programa, eta, bestetik, teknologoena.

  • Ikertzaileentzako laguntzak lau urterako izango direla aurreikusten da, eta onuradun bakoitzak berak aukeratutako proiektuan doktoretza tesia lortzera bideratuta daude.
  • Teknologoentzako laguntzak, berriz, bi urterako dira eta, aukeratutako proiektuaren alorrean prestatzeko badira ere, ez dira inolako titulaziorik eskuratzeko.

Diru laguntzaren zenbatekoa onuradunen artean banatuko da eta AZTI, NEIKER; EHU/UPV eta LEARTIKER erakundeen bitartez zabalduko dira. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko