Berriak Osasuna
Eu

Larunbatean goizaldean Arrigorriagan gertatutako “ekintza bandalikoa” kondenatu du 35 anbulantziri su eman zaienean

2018.eko maiatzak 14

Programatutako garraio-zerbitzu sanitarioa “erabateko normaltasunez” ematen ari dela ziurtatu du Osasuneko sailburuak

Osasuneko sailburu Jon Darpónek kondenatu egin du larunbatean goizaldera gertatutako “ekintza bandalikoa” Arrigorriagako poligono industrial batean. Bertan, Ambuibérica enpresako ‒programatutako garraio-zerbitzu sanitarioko kontzesioduna atzotik‒ 35 anbulantziri su eman zitzaien. Zerbitzu hori, sailburuak azaldu duenez, “erabateko normaltasunez” ematen ari da. Hala ziurtatu du Urdulizeko Ospitaletik hedabideei egindako deklarazioetan, bertan sei ebakuntza-gela berri inauguratu diren gaurko ekitaldian.

Sailburuak bere babesa adierazi dio zerbitzu hori ematen duen enpresa berriari, baita bertan lan egiten duten osasuneko profesionalei ere, enpresa-aldaketarekin subrogatuak izan direnei. Gogora ekarri duenez, Eusko Jaurlaritzak urtero 17 milioi euro zuzentzen dizkion zerbitzu horrek 162 anbulantzia berri ditu, eta 350 langile guztira. “Gizarte aurreratu eta moderno batean gaitzesgarria da lan-baliabideak erretzea publikoak direnean eta pertsonen zerbitzura daudenean”. Hala, adierazi duenez, bere nahia da Ertzaintzak gertatutakoa argitzea eta erantzuleek lehenbailehen Justiziaren aurrean erantzun ahal izatea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak