Eu

EHAAk Euskadiko toki, foru eta unibertsitate mailako administrazioetako langileen prestakuntzarako laguntzen deialdia argitaratu du

2018.eko maiatzak 14
  • IVAPen bidez, Eusko Jaurlaritzak 748.000 euro inbertituko ditu euskal langile publikoen etengabeko prestakuntza sustatzeko, beren kualifikazioan eta profesionalizazioan aurrera egiteko
  • 2017an, IVAPek berak antolatutako prestakuntza-jardueretan parte hartu zuten 15.200 langile publiko baino gehiago prestatu zituen erakundeak

 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu du gaur Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, IVAPek, Euskal Autonomia Erkidegoko foru eta toki mailako –udalak, mankomunitateak eta kuadrillak– administrazioetan lan egiten duten enplegatuen eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) administrazioko eta zerbitzuetako langileen prestakuntza finantzatzen laguntzeko deialdiaren inguruan hartutako ebazpena.

Deialdi horren zenbatekoa, guztira, 748.000 euro dira, eta kopuru hori administrazio publiko horiek onetsitako prestakuntza-plan eta -programak diruz laguntzera bideratuko da, bai eta IVAPek berak antolatutako prestakuntza-jardueretan parte hartzeko ordaintzen diren matrikula batzuk finantzatzera ere. Zenbatekoa honela banatuko da:

  • Foru-administrazioak: 218.000 euro
  • Tokiko administrazioak: 485.000 euro
  • UPV-EHU: 45.000 euro

Deialdia 2018. urterako IVAPen Diru Laguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago, eta bihar sartuko da indarrean. Eskabideak une honetatik aurrera egin ahalko dira eta ekainaren 15era arte, IVAPen www.ivap.euskadi.eus web-orrialde ofizialaren bidez, Sariak eta Laguntzak atalean.

IVAP

Horrela, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bere eginkizun nagusietako bat betetzen du: euskal administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen prestakuntza. 2017an, IVAPek berak antolatutako prestakuntza-jardueretan parte hartu zuten 15.200 langile publiko baino gehiago prestatu zituen erakundeak.

Bere eginkizunetako bat da, halaber, administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa eta itzulpengintza ofiziala sustatzea, euskarazko terminologia juridiko-administratiboa ezartzea eta zabaltzea eta hizkuntzaren arloko eta arlo juridiko-administratiboko eta hobekuntza-arloko aholkularitza eta ikerketa kudeaketan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak