Berriak Osasuna

Osakidetzaren zuzendari nagusiak ziurtatu du lan-eskaintza publikoak kalitatezko osasun-sistema publikoaren aldeko konpromisoa indartzen duelaako LEP 2016-2017ren hasiera

2018-05-12

Gaur jarri dira abian 2016-2017ko lan-eskaintza publikoaren 3.335 plazak eskuratzeko lehen probak.

Osakidetzaren 2016-2017ko lan-eskaintza publikoaren 3.335 plazetarako bat eskuratu nahi duten lehen oposiziogileek gaur eman diete hasiera azterketei Vitoria-Gasteizko Elurreta eraikinean. Deialdiari esker, azken urte hauetan hutsik geratu diren plazak bete ahal izango dira eta Osakidetzako lantaldearen % 95 egonkortu ahal izango da. Guztira 96.235 pertsonak eman du izena.

María Jesús Múgica Osakidetzaren zuzendari nagusiak adierazpenak egin ditu Vitoria-Gasteizen probei hasiera eman zaienean eta parte-hartze handia nabarmendu du. Osakidetzako zuzendariak aditzera eman du lan-eskaintza publikoak berretsi egiten duela Eusko Jaurlaritzak kalitatezko osasun-sistema publikoa indartzeko eta sarbide unibertsala bermatzeko hartutako konpromisoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)