Eu

TOPOaren obren kontrako erasoa burutu dute Donostian

2018.eko maiatzak 11
  • Bi pertsonak Pio Barojako obra gunean lan egiten zuten lau makinen kristalak hautsi dituzte

Bi pertsonak Topoaren Lugaritz-Easo trenbide saihesbidearen obratan lan egiten zuten lau makina erasotu dituzte gaur goizaldean. Toki horretan, ondoren tunela hondeatzeko beharrezkoa den ahokadura egiten ari da.

Gertakariak goizaldeko bostetan izan dira, bi pertsonak, barrak eta harriak erabiliz, esleipena duen ABEEak lanak egiteko erabiltzen dituen lau makinen kristal guztiak hautsi dituztenean.

Zehatzago esanez, lubaki-makinak, erretrohondea-makinak, pala kargatzaile batek eta makina manipulatzaile teleskopiko batek jasan dituzte kalteak. Kristalak hautsita zeudenez, gaur goizean langileek ezin izan dute aurreikusitako lanekin jarraitu.

Aldi baterako enpresa elkartearen gerentziak gaur goizean bertan aurkeztu du salaketa Ertzaintzaren aurrean. Une honetan, eragindako kalteen zenbatekoa baloratzen ari da.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak bere erabateko gaitzespena adierazi nahi du Donostiako eta Gipuzkoako gizartearen gehiengoak nahi duen eta Eusko Jaurlaritzan, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Donostiako Udalean ordezkaritza duten talde gehienen aldeko iritzia duen azpiegituraren kontra egindako erasoaren aurrean.

Horrelako jarrerek, beste garai batzuk eta lurralde honetatik bazterturik zeudela uste genuen jokabideak gogorarazten dizkigute. Inork ez du ulertzen biztanle gehienen bizimodua hobetzea xede duen obra publikoak erasoak jasaterik. Ideien edo proiektuen kontrako iritzia bidezkoa da beti, baketsua baldin bada, baina koakzioaren eta indarraren erabilerak prozedura horiek erabiltzen dituztenen iritziak baliogabetu eta arrazoia kentzen die.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AranzabalAtxen
    2018.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ⚠️ Sabotaje contra las obras del Topo en Donostia ➡ https://t.co/sQHmlnDDbb

    "Queremos hacer pública nuestra más rotunda cond…

  • @andoni_torres
    2018.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ⚠️ Sabotaje contra las obras del Topo en Donostia ➡ https://t.co/sQHmlnDDbb

    "Queremos hacer pública nuestra más rotunda cond…

  • @arantxa_tapia
    2018.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ⚠️ Sabotaje contra las obras del Topo en Donostia ➡ https://t.co/sQHmlnDDbb

    "Queremos hacer pública nuestra más rotunda cond…

  • @deiEJGV
    2018.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ⚠️ Sabotaje contra las obras del Topo en Donostia ➡ https://t.co/sQHmlnDDbb

    "Queremos hacer pública nuestra más rotunda cond…

Ekitaldiko kargudunak